Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 25,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-410-0
Urtea: 2006
 

EUSKAL HIRIA SUTAN

XABIER MONTOIA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Orain. Hemen. Gure inguruan gertaturiko istorioak, gertatzen ari direnak apika. Droga-salerosketa zein bikote arazoak, politikoen ustelkeriak nahiz guraso eta seme-alaben konponduezinak.

Gai guztiak dira posible, giro guztiek dute tokia, jende-mota orok du bere txokoa euskal hiri honetan. Ipuingintzarako bere maisutasuna behin baino gehiagotan frogatu ondoren, anbiziorik handieneko proiektuari ekin dio Xabier Montoiak bilduma berri honetan: idazkera doi eta estilo zehatzez, gizarte baten luze-zabala erakutsi, bere xehetasun txikienetan ez bada, bai bere ezaugarri eta zertzelada nagusietan.

Asmamen izugarria, girotze bikaina, erritmo lortua, teknikaren menperatzea aipa litezke lanaren dohainen artean. Horien gainetik edo azpitik, baina, pertsonaien eraikuntza biribila eta haien gorabeheren sinesgarritasun osoa nabarmentzen dira; euskal hiri honetan ere sutan baitira gizakien bihotz beti zaurituak.


XABIER MONTOIA

Gasteizen jaioa, musikoa eta idazlea da. Hertzainak taldea sortuz eta bere lehen poemategia argitaratuz, Anfetamiña. Geroztik bost disko atera ditu Montoiak taldearekin eta lau bakarka, azkena 2002an, Ni ez naiz Xabier Montoia deitua. Literaturan ipuin bildumak eman ditu argitara, nobelak eta poema liburuak. Euskadi Saria lortu zuen 2007an Euskal hiria sutan nobelarekin. Azpimarratzekoa bere poesiarekin osatu zuen bilduma, Bingo (poemak 1981-2000) titulupean. Bere azken liburua Golgota.





[2008]
[2006]
[2003]
[2002]


Orain. Hemen. Gure inguruan gertaturiko istorioak, gertatzen ari direnak apika. Droga-salerosketa zein bikote arazoak, politikoen ustelkeriak nahiz guraso eta seme-alaben konpondu-ezinak. Gai guztiak dira posible, giro guztiek dute tokia, jende-mota orok du bere txokoa euskal hiri honetan. Ipuingintzarako bere maisutasuna behin baino gehiagotan frogatu ondoren, anbiziorik handieneko proiektuari ekin dio Xabier Montoiak bilduma berri honetan: idazkera doi eta estilo zehatzez, gizarte baten luze-zabala erakutsi, bere xehetasun txikienetan ez bada, bai bere ezaugarri eta zertzelada nagusietan.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria