|
| Prentsa bulegoa |
| Hemeroteka |
| POESIA |
| Helduen literatura |
| Erosi: 12,00 € |
|
Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-738-5
Urtea: 2009 |
Bigarren poema-liburua dakarkigu Xabi Bordak: Gulliverren lokarriak, Joseba Jaka bekaren laguntzaz idatzitako bilduma; heldutasun beteagoa erakusten du azpeitiar gazteak: berezko nortasuna munduari begiratzeko orduan, eta originaltasun eta gustu berezia hitzak hautatzean eta esaldiak tolestean.
Egileak berak dioenez: “Idazteak abentura izan behar du. Idazteak behar du zerbait Gulliverren grina horretatik: ekaitz neurotikoen menpe dago idazlea, eta nongo hondarretan lehorreratuko den jakin gabe itsasoratu behar du, naufragatzearen beldur izan gabe, itotzeko arrisku hori beti hortxe present izanda. Larri hori ez zaio gaitz, alderantziz baizik: idazleak tentsio horren beharra sentitu behar du, behin eta berriz itsasoratzeko inoiz etxeko suaren goxora errenditu gabe.”
Liburua lau zatitan banatuta dator: “Hezur lagunak”, “Hezurrak bere beltzean”, “Hezur sintetikoak” eta “Hezur jokoan”, eta guztira 46 poema biltzen ditu. Berorietan, gauzei erreparatzeko begirada berezi bat nabari dezakegu, dotorezia pertsonal bat forman eta adierazmoldean, eta irakurlea identifikatzeko moduko hainbat gai: norberaren aurrekoak eta familialoturak, bikote kontuak, eguneroko bizimodua…