Prentsa bulegoa
Hemeroteka
BATELA
Haur literatura
Erosi : 7,10 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-915-4
Orrialde kopurua: 32
Neurriak: 20 X 15
Urtea: 2002
 

MARIPUZKER

MITXEL MURUA IRIGOIEN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
““Behin bazen neska alai bat puzker asko botatzen zituena; horregatik Maripuzker deitzen zioten denek”.

Horrelaxe hasten da ipuin hau. Maripuzker neska alaia eta jatorra zen; barre egiteko gogoa zuenean, barre egiten zuen; puzker bat botatzeko gogoa zuenean, ba, puzkerra botatzen zuen, noski. Gutxi gorabehera, denok egiten duguna, ezta?

Baina Maripuzkerri barre egiten zioten puzkerra bota edo ateratzen zitzaionean. Eta Maripuzker, gu bezala, harritu egiten zen, mindu egiten zen, jendeak barre egiten ziolako horregatik.

Zergatik egiten diogu elkarri barre, denok, den-denok, egunero egiten dugun gauza bat agerian egiten dugunean? Zergatik gara hain txoroak? Horixe da Maripuzkerrek bere buruari eta guri egiten digun galdera. Puzkerra edo tankera horretako gauza natural baten aurrean, halako jarrera burugabea ikusten dugunean, helduek haserretzeko joera dute, haurrek, edo haurron espiritu argia galdu nahi ez dugunok, berriz, barre egiten dugu, barre egin nahi dugu.



MITXEL MURUA

Mitxel Murua, 1961 (Zarautz). Haur eta gazteei zuzenduriko literatur lanak argitaratu ditu batez ere, besteak beste: Maripuzker (2002), Pello Telleriaren amets eroak (2006), Ziripot eta Miel Otxin (2008), Hiritik mendira (2008), Mari Domingi eta Olentzero (2008), Martin Txiki eta Basajaunak (2008), Zapatillak eta galtzak (2008), Jon Zikinen anaia (2008). Aipatzekoa da, gainera, Pirritx eta Porrotx pailazoen ipuinen egilea dela: Pirritx eta Porrotx arrantzan, Herriko postariak, Gorka konpontzailea, Nerearen argazki albuma, Tiderrekin tea hartzen, Agur Pakito!, Pirritx eta Porrotx sukaldean, Ane pirata eta Pirata ausartak.





[2012]
[2012]
[2011]
[2011]
[2011]
[2010]
[2010]
[2010]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2006]
[2006]
[2005]
[2004]
[2004]
[2002]


Maripuzker neska alaia eta jatorra zen; barre egiteko gogoa zuenean, barre egiten zuen; puzker bat botatzeko gogoa zuenean, ba, puzkerra botatzen zuen, noski. Gutxi gorabehera, denok egiten duguna, ezta? Baina Maripuzkerri barre egiten zioten puzkerra bota edo ateratzen zitzaionean. Eta Maripuzker, gu bezala, harritu egiten zen, mindu egiten zen, jendeak barre egiten ziolako horregatik.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria