Prentsa bulegoa
Hemeroteka
GAZTELUMA
Helduen literatura
Erosi : 16,65 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-925-3
Orrialde kopurua: 216
Neurriak: 21,5 x 14
Urtea: 2002
 

ANBROXIO

ENEKO BIDEGAIN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Eneko Bidegainen eleberria da, Kattalin pertsonaiak bururen buru daramana. AEK-ko irakasle bat da Kattalin eta Joanes bere aitatxi zenak kondatu zizkion gerla garaiko oroitzapenak gogoratzen ditu bere kurtsoetako ikasle batzuekin. Joanes itsasuar gaztea, bere soldado lagunekin 1940ko udan preso hartu zuten alemanek eta suerte onez sei hilabeteren buruan familiako sostengu bezala etxeratu zen. Hendaiako kommandantur-era astean bi aldiz aurkeztu behar zuen. Ez zen bada hargatik bi eskuak sakelan egon, Eusebio bere lagunarekin ibili zen Itsasutik Amaiur-era iheslariak pasatzen. Salatua izanik, berriz preso hartua izan zen eta Buchenwaldeko kontzentrazio zelaira eramana. Gerla bururatzean baizik ez zen oinaze ikaragarri hartatik atera eta doi-doia bizirik etxeratu, anbroxio edo gosea zer den gehiegi ezagutu ondoan. Eleberriko beste pertsonaia aipagarrienak Sophie, Kattalinen ikasle laguna, Lille-koa, eta Txomin, euskarazko kurtsoetan ezagutu eta maitatu duena. Euskara errex eta aberats batean idatzia da kondaira eta irakurlea kapituluz kapitulu bidaiatzen doa, jarraipenaren jakin nahia hastetik buru bizirik atxikiz. Horra hemen Gazteluma deitu Literatur Sorkuntzarako Burtsa-ren lehen deialdiak eman duen uzta, Eneko Bidegain, Egunkaria-ko kazetariaren eskutik ondua.


ENEKO BIDEGAIN

Eneko Bidegain Baionan jaio zen 1975ean. Kazetaria eta unibertsitateko irakaslea, hainbat eleberri, kronika eta ikerketa-lan idatzi ditu; Zorionak Marko da haurrendako lehenengo liburua.





[2011]
[2005]
[2002]
[2001]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria