Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LIT. UNIBERT.
Helduen literatura
Erosi: 15,20 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-749-1
Urtea: 2009
 

ON CASMURRO

JOAQUIM MARIA MACHADO DE ASSIS / JOSU ZABALETA (ITZUL.)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bentinhok –zahartzaroan, alargundu ondoren, ezizenez Casmurro deituak– bere bizitza kontatzea erabakitzen du, haurtzarotik hasita, bere emaztearen ustezko adulterioa ulertzeko; beti hala izan zen ala ezkondu ondoren bihurtu zen halakoa, hori jakin nahi du. Bentinho kontalaria, ordea, hala nahita edo nahi gabe, irakurlearen iritzia manipulatzen eta irakurlea bere konplize bihurtzen ahalegintzen da, mila aieru eta keinadaren bidez.

On Casmurro, argitaratu zenetik mendea eta gehiago igaro delarik, brasildar literaturaren goreneko obratzat goraipatua da, mendebaldeko literaturan guztiz goi mailako lekua merezi duena, nahiz eta zabalkunde handi-handirik izan ez duen literatura batean sortu izanak ezezagun samar izatera kondenatu.


JOAQUIM Mª MACHADO DE ASSIS
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
[2009]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria