Prentsa bulegoa
Hemeroteka
ATEKO BANDAN
Helduen literatura
Erosi: 14,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-670-8
Urtea: 2009
 

NEW YORK, NEW YORK

GOTZON GARATE GOIHARTZUN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia

Haren heriotzatik urtea betetzera doanean, gure gogoan dagoela erakusteko, omenaldi xume bat egin nahi izan diogu Gotzon Garateri, argitaletxe batek dezakeen modurik sinple eta, aldi berean, egokienean: egilearen liburu bat argitaratuz.

New York, New York 1988an kaleratu zen lehenengoz. Liburu honek zenbait berrikuntza ekarri zituen Garateren obran: batetik, kronikaren generoa landu zuen estreinako aldia zen; bestetik, euskalki guztietako ekarriak bereganatzeko asmo ageria erakusten du Gotzonen idazkerak.

Orain, 21 urte iragan eta gero, edizio berritu batean eskaintzen dugu liburu hura, irakurle berrien eskuetan jartzea delakoan gorazarrerik onena. Garateren ikasle izandako Juanra Madariaga poetak egin du hitzaurrea, eta Ainhoa Lendinez Garate idazlearen ilobak egin du hizkuntzazko gaurkotzea.

New York, New York: gure zibilizazioaren hiriburu globala, inperioaren gunea, ametsen hiria, munduan den herririk harrigarrienetakoa. Egileak esaten digun bezala, beste edonon aurkitzen diren alderdi on eta txarrak eriden litezke bertan, neurri handi, ikaragarri, miresgarritan. Munduko bost hegaletatik heldu diren kulturak, askazi guztietako jendea, hamaika bizimodu bitxi elkartzen dira New Yorkeko karriketan; hilketak, droga, gangsterismoa, bortxakeria, baita jende bihotz-zabal eta jatorra ere.

Liburu hau idatzi aurretik 18 udaldi eman zituen Gotzon Garatek New Yorken: Bronxeko Fort Apachen lehenik, eta Manhattanen gero, Harlem eta Washington Bridge ondoan, munduan drogarik gehien saltzen omen den auzoan. Berak zuzenean ezagutu dituen gertakariak edo auzo horietan agitu izan direnak eskaintzen dizkigu kontakizun hauetan.

 



GOTZON GARATE GOIHARTZUN

Gotzon Garate Goihartzun (Elgoibar, 1934-Bilbo, 2008). Josulaguna. Filosofian doktore Madrilen, teologian lizentziatua Innsbrucken, filologia erromanikoan ere lizentziatua Deustun; Euskal Filologia ikasketak abiarazi zituen Deustuko Unibertsitatean. Hainbat hizkuntza ikasi zuen, baina euskarari eman zizkion bere onenak: saiakerak idatzi zituen (marxismoaren ingurukoak hasiera batean, eta euskal hizkuntza eta literaturari buruzkoak gero); lexikografian ahaztu ezinezkoa da Atsotitzak bilduma handia; eta horiez gain dozenatik gora kronika, ipuin-bilduma eta eleberri, polizi nobelak batik bat, hala nola: Esku leuna, Goizuetako ezkongaiak, Elizondoko eskutitzak, Izurri berria, Alaba, India harrigarria, Zakurra zeure laguna.





[2009]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria