Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LEKUKO
Helduen literatura
Erosi: 15,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-512-1
Urtea: 2007
 

JAINKORIK BAI ALA EZ ? - ERLIJIOARI BURUZ EZTABAIDAN

JOXE ARREGI / EDORTA JIMENEZ
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Ez da berez modako gaia: ez ditu iritzi-orriak betetzen egunkarietan, ezta irratietako tertuliasaioak ere; tabernako eztabaidetan ez da inor honetaz arituko, eta hala ere, ez da izango gizonik ez emakumerik, bizitzaren aldi batez bederen, auzi honetaz kezkatu eta sakon pentsatu ez duenik: ba al da Jainkorik? Zer zentzu du erlijioak? Hil eta gero zer…? Gai hauetaz eta berauekin loturiko beste zenbaitez solasaldi bat paratzea pentsatu genuen: jarrera bitatik abiatu eta eztabaidan aritzea, elkarren kontra baina elkarren errespetuan. Bakarrizketan nork bere usteari eusten dio, sendo eta zindo; elkarrizketan, berriz, norbere iritziak zalantzan jar ditzake besteak: pentsamendua zorroztu beharra ekartzen du horrek, polemikan gailendu nahian, eta adostasun-guneak bilatzea ere bai, komunikazioa alde bientzat aberasgarria izatekotan. Horixe zen gure apostua.

Liburu honek ez du tesi jakinik, ez du inor ezertaz konbentzitzeko asmorik; irakurleari gogoeta-gaiak eta irizpideak eskaini nahi dizkiogu, batik bat, eta horrez gainera, gizarte hau sinestun nahiz sinesgabeek osatzen eta osatuko dugunez, bizikidetzan sakontzen eta oinarri partekatu batzuk ezartzen lagundu nahi luke. Lortu dugun edo ez, irakurleak berak esango du.






JOXE ARREGI
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



EDORTA JIMENEZ

Mundakan jaioa 1953an, Irakasle Eskolako ikasketak egin zituen, Euskal Filologiaren adarrean. Halere, lan mota asko egin ditu: marinel izan da, irakasle, telebista eta zinemako gidoilari, itzultzaile, kazetari eta idazle. Poesia idazten hasi zen, Omar Nabarro goitizenez sinatu zituen bost liburutan. Ipuingintzan Gabriel Aresti Saria irabazi zuen eta hainbat liburutan bildu ipuinak. Azken urteotan nobelagintzan egin ditu lorpenik handienak. Baleen berbaroa edo Kilkerren hotsak dira horren erakustoki. Kronikak ere argitaratu ditu, Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan kasu.
 
Bere lanetako batzuk ondorengoak dira: Manhattan (1994, Elkar); Itzala itzuli zenekoa (1997, Elkar); Robert Capa (2005); Jainkorik bai ala ez? (2007, Elkar); Ispiluaren kalteak (2008, Elkar). 





 
[2007]


Ez da berez modako gaia: ez ditu iritzi-orriak betetzen egunkarietan, ezta irratietako tertulia-saioak ere; tabernako eztabaidetan ez da inor honetaz arituko, eta hala ere, ez da izango gizonik ez emakumerik, bizitzaren aldi batez bederen, auzi honetaz kezkatu eta sakon pentsatu ez duenik: ba al da Jainkorik? Zer zentzu du erlijioak? Hil eta gero zer&? Gai hauetaz eta berauekin loturiko beste zenbaitez solasaldi bat paratzea pentsatu genuen: jarrera bitatik abiatu eta eztabaidan aritzea, elkarren kontra baina elkarren errespetuan. Bakarrizketan nork bere usteari eusten dio, sendo eta zindo; elkarrizketan, berriz, norbere iritziak zalantzan jar ditzake besteak: pentsamendua zorroztu beharra ekartzen du horrek, polemikan gailendu nahian, eta adostasun-guneak bilatzea ere bai, komunikazioa alde bientzat aberasgarria izatekotan. Horixe zen gure apostua.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria