Prentsa bulegoa
Hemeroteka
OLENTZERO
Haur literatura
Erosi : 10,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-558-9
Urtea: 2007
 

OLENTZEROREN MALUTAK

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA / EIDER EIBAR
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Badakigu Olentzero Gabonetan agertzen dela gure etxeetara. Badakigu menditik etortzen dela, ikazkina dela, opariak banatzen dizkiela txintxo portatu direnei, eta ikatza uzten diela txintxoak izan ez direnei.

Olentzerok ere izaten ditu bere arazotxoak, ordea, mundu guztiak bezala. Gehienetan ez dugu jakiten arazo horien berri. Zer arazo izaten ditu opariak banatzeko? Zer gertatuko litzateke justu Gabon gauean gaixotuko balitz? Juan Kruz Igerabide jakintsua da, ordea, eta badaki Olentzeroren berri, eta hari behin gertatu zitzaion pasadizo bat kontatzen digu: opariak banatzeko Olentzerok behin asmatu zuen modu irudimentsu eta zoragarria.

Horretarako, Eider Eibar marrazkilariaren laguntza izan du. Eiderrek fineziaz eta dotoretasunez apaindu eta kontatu digu irudien bidez Olentzeroren kontakizun eder hau.


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).



EIDER EIBAR

Eider Eibar (Zornotza, 1980). Marrazkiekin harremana duen edozerk erakartzen du. Arte Ederretan lizentziatua, horma-irudiak, animazioak, txotxongiloak eta zenbait liburu marraztu ditu haur literaturan, horien artean: Egizu lo (2005), Pello Telleriaren amets eroak (2006), Matxinsaltoen belarriak (2006), Olentzeroren malutak (2007),
Zaldun beltzak (2008), Malanjel pirata (2009), Txanpirrin pintxona (2009) eta honako hau.





[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]


Badakigu Olentzero Gabonetan agertzen dela gure etxeetara. Badakigu menditik etortzen dela, ikazkina dela, opariak banatzen dizkiela txintxo portatu direnei, eta ikatza uzten diela txintxoak izan ez direnei. Olentzerok ere izaten ditu bere arazotxoak, ordea, mundu guztiak bezala. Gehienetan ez dugu jakiten arazo horien berri. Zer arazo izaten ditu opariak banatzeko? Zer gertatuko litzateke justu Gabon gauean gaixotuko balitz? Juan Kruz Igerabide jakintsua da, ordea, eta badaki Olentzeroren berri, eta hari behin gertatu zitzaion pasadizo bat kontatzen digu: opariak banatzeko Olentzerok behin asmatu zuen modu irudimentsu eta zoragarria.



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria