Prentsa bulegoa
Hemeroteka
XAGUXAR
Haur literatura
Erosi : 8,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-700-6
Orrialde kopurua: 80
Neurriak: 18,5 X 13
Urtea: 2000
 

KILIKOLORE

ANTTON KAZABON AMIGORENA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Haurrentzako poema sorta bat eskaintzen digu Antton Kazabonek liburu honetan, batzuk arinago, besteak sakonago, interesgarriak guztiak. Gai ugari lantzen du egileak: animaliak, erreka, ilargia, ametsak, irria eta abar luze bat. Hizkera aberatsa du, zorrotza batzuetan, leuna besteetan, eta pieza batzuk duten erritmoari esker egokiak dira haurrek buruz ikas ditzaten ere. Poema liburuetan dugun hutsunea kontuan hartuz, uste dugu Kilikolorek bere ekarpentxoa egiten duela haur literaturako alor honetan.


ANTTON KAZABON

Oiartzunen jaio zen 1954an. Lanbidez irakaslea. Oiartzungo bertso eskolaren sortzaile eta irakasle. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean hiru urtez lanean aritua, "Bertsolaritza Irakaskuntzan" proiektuan. Hainbat ikaslibururen egilea, beste zenbait idazlerekin elkarlanean. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Haur literaturako liburuak idazten ditu, batez ere. Horien artean: Pelu (1997, Elkar); Haize orratza (1997, Elkar); Bazen behin, behin bazen (1998, Elkar); Balantx (1999, Elkar); Kilikolore (2000, Elkar); Emozioen kuliska (2002, Elkar); Kaixo, Kattin! (2003, Elkar; Pirtzina zilborrean (2004, Elkar); Nire ahizpa aluita (2007, Elkar); Atearen atzean (2007, Elkar); Olatuak loretan (2008, Elkar) eta azkena Aurpegiko ubeldurak (2010, Elkar).





[2013]
[2011]
[2008]
[2007]
[2007]
[2004]
[2003]
[2002]
[2000]
[1998]
[1997]
[1997]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria