Prentsa bulegoa
Hemeroteka
KUKU
Haur literatura
Erosi : 9,15 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-178-9
Orrialde kopurua: 44
Neurriak: 19X15
Urtea: 2004
 

ZUK-ZUK JAUNAREN ALFABETO BERRIA

BERNARDO ATXAGA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
  • Laburpena
Jakina da Bernardo Atxagak alfabetoak egiteko duen zaletasuna. Oraingo honetan ere, alfabeto bat egin digu, “Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berria”, non letra bakoitzak bere nortasuna duen. Atxagak berak ederki laburbiltzen du zer den liburu hau: “Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berria” ipuina da, edo hobeto esanda super-ipuina, super-ipuina eta hiper-ipuina, eta gainera piper-ipuina. Baina ez da super edo hiper edo piper-ipuina bakarrik, zeren eta asmakizuna ere bai baita, eta asmakizun zaila gainera, zaila, super-zaila, hiper-zaila eta piper-zaila; halere, ez da ipuina eta asmakizuna bakarrik bere super, hiper eta piper guztiekin, zeren eta alfabeto bat ere bai baita. Zer alfabeto? Zer alfabeto izango da, ba! Zuk-Zuk jaunaren alfabetoa! Zuk-Zuk jaunak asmatutako alfabeto super, hiper eta piper berria!


BERNARDO ATXAGA

Asteasun jaio zen 1951ean Joseba Irazu Garmendia, baina goitizena hartu zuen euskal idazle bakarra dugu Bernardo Atxaga. Ekonomia Zientzietan lizentziatua den honek literaturan egin du lanik garrantzitsuena. Obabakoak liburuarekin Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen. Ondorioz, hogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia izan da, eta filme bat ere egin dute.

Ia genero guztiak landu ditu, sari asko bereganatuz, horien artean Europa mailakoak, hala nola "Prix Millepages" saria, eta munduko hiri askotan eman ditu hitzaldiak eta errezitaldiak. Euskaltzain osoa da.





[2004]
[2001]
[1999]
[1999]


Oraingo honetan ere, alfabeto bat egin digu Atxagak, “Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berria”, non letra bakoitzak bere nortasuna duen. Atxagak berak ederki laburbiltzen du zer den liburu hau: “Zuk-Zuk jaunaren alfabeto berria” ipuina da, edo hobeto esanda super-ipuina, super-ipuina eta hiper-ipuina, eta gainera piper-ipuina. Baina ez da super edo hiper edo piper-ipuina bakarrik, zeren eta asmakizuna ere bai baita, eta asmakizun zaila gainera, zaila, super-zaila, hiper-zaila eta piper-zaila; halere, ez da ipuina eta asmakizuna bakarrik bere super, hiper eta piper guztiekin, zeren eta alfabeto bat ere bai baita. Zer alfabeto? Zer alfabeto izango da, ba! Zuk-Zuk jaunaren alfabetoa! Zuk-Zuk jaunak asmatutako alfabeto super, hiper eta piper berria!



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria