Prentsa bulegoa
Hemeroteka
EZTABAIDA
Helduen literatura
Erosi: 29,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-734-7
Urtea: 2009
 

AZKEN EGUNAK GANDIAGAREKIN

JOXE AZURMENDI OTAEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta bere buruarenak ere bai.

Gandiagaren obraren azterketa gisa hasitakoak bakarkako meditazio sorta bat dakar berarekin: zer den gaur, XXI. mendean, sinestea; zertan sinesten edo ez-sinesten dugun, nork bere kasa eta denok ere geure historiaren arabera; zeri deritzogun Jainkoa, hura baiesteko nahiz ukatzeko.

Azurmendik ohi duenez, milaka irakurketaren dokumentazioa, sentiberatasun erne baten argia eta adimen zorrotz baten finezia elkartzen ditu, landutako gaiei hainbat jirabira eman eta ikuspegi berritzaile bat eskaintzeko, ez eztabaida amaitutzat jo nahi duen maisuaren moduan, ezpada, estereotipo zahar eta konbentzionalismo berriak alde batera utzita, bakoitzak bere baitan pentsa dezan zein den bizitzaren aurreko bere jarrera, bere egia, bere aukera.


JOXE AZURMENDI OTAEGI

Zegaman jaioa 1941ean, Filosofia ikasi zuen Alemanian, eta Teologia Erroman. Filosofia Modernoko katedraduna da EHUn. Idazlea eta kazetaria ere bada, Olerti, Anaitasuna eta Egan aldizkarietan idatzi duelarik. Jakin pentsamenduaren aldizkaria bultzatu eta zuzendu zuen. Saiakera arloan liburu ugari argitaratu du, garrantzia berebizikoak gehienak: Gizona abere hutsa da, Espainolak eta euskaldunak edota Demokratak eta biolentoak, kasurako. Pentsamenduan oinarritutako poesia idatzi zuen Manifestu atzeratua liburu berezian, euskaldungoari buruzko meditazioa garatuz.





[2009]
[2007]
[2006]
[1999]
[1998]
[1997]
[1991]





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria