Prentsa bulegoa
Hemeroteka
Erosi: 19,15 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-
Urtea: 2009
 

(MIKEL LABOA)

(DVD+CD) MIKEL LABOA (1934-2008)
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
 
2008ko urrian ekin zitzaion Mikel Laboaren lan berezi hau prestatzeari. Laboa bera eta Marisol Bastida emaztea lanean hasi orduko, abenduaren 1ean, hil egin zen kantari gipuzkoarra.

Heriotzaren ondoren, Marisol Bastida alargunak hartu zuen egitasmoaren gidaritza, berak zuzendu du DVDa.

DVDak ordu bat eta berrogei minutuko iraupena du eta bi ataletan banatuta dago. Lehenengoan, batez ere, Mikel Laboa berak kontatzen du bere bizitza eta obra. 1978. urtean Herri Irratian Mikel Laboari egin zitzaizkion elkarrizketa batzuetan oinarrituta dago lehen atalaren egitura.

Bigarrenean, aldiz, bere ingurukoek hitz egiten dute Mikeli buruz: Iñaki Salvadorrek eta Josetxo Silguerok, batik bat.

DVD guztian zehar beste hainbat musikarik eta artistak hartu dute parte: Koldobika Jauregi, Xabier Montoia, Ruper Ordorika, Anari, Karlos Osinaga, Quico Pi de la Serra, Lluis Llach eta Raimon.

Kontakizun horiei lagunduz, Mikelen bizitza bete zuten irudi ugari, urteetan zehar emandako kontzertuak eta, batez ere, grabatutako kantuak jaso dira.

DVDarekin batera disko labur bat dator. Gipuzkoako Foru Aldundiak Mikel Laboari urrezko domina eman zion ekitaldian eskainitako kontzertua jasotzen da. Mikel Laboaren aurregrabazioen gainean Iñaki Salvador eta Josetxo Silgueiro musikariek egindako zuzeneko emanaldia da kontzertu hori. Ekitaldi berean Bernardo Atxaga idazleak Mikeli idatzitako "Beti lagun" poema ere jaso da.

Hori guztia osatzeko, hogeita lau orrialdeko liburuxka batean, Mikel Laboaren bizitzaren eta obraren kronologia laburbildu da.


MIKEL LABOA

Donostian jaio zen 1934an. 1962an Bartzelonara joan zen ikasketak egitera, eta han ezagutu zuen Nova canÇo izenpean biltzen zen kantari taldea. Donostiara itzuli zenean Ez dok amairu sortu zuen, zazpi urte iraun zituen kantari kolektiboa (1965-1972). Disko txiki batzuen ondoren Lp bikoitza argitaratu zuen 1974ean, Bat-Hiru deitua, oso garrantzitsua euskal musikan. Hiru esparru jorratu ditu: kantu herrikoiak, poeta musikatuak eta berak Lekeitio deitzen dituen kantu esperimentalak. Filme eta dokumentaletan ere erabili da bere musika. Ezinbesteko erreferentzia da.





Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria