Prentsa bulegoa
entzun
TRIKI
TRIKI
Erosi : 5,95 €

Datu teknikoak
Urtea: 2004
 

GANBARAN BAI (UROLAKO TRIKITIXA)

IMUNTZO ETA BELOKI
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Ganbaran bai (Urolako trikitixa) izenpean Imuntzo eta Beloki trikitixa bikoteak aurkezten duen honako diskoa beraien karrerako bosgarrena dugu eta, bertan topatzen ditugun 23 pieza horietan, bailarako aspaldiko errepertorioak berrinterpretatuz eta gaurkotuz, goian aipaturiko izaera herrikoiaz markaturik dator ezinbestean; erritmo, xehetasun eta kolore esparru zabal bat jorraturik, fandango, arin-arin, kalejira, pasodoble, tango, vals, fox trot eta abarren bitartez, dantza soltean zein arrimatuan, betiko dantza herrikoiaren isla gardena dugu, lan jardun gogorraren ostean nekeak gainetik kentzeko balio duen baltsamoa. Festa baita, azken finean, gorputz ajatu eta arima erratuarentzat botikarik eraginkorrena. Lan bikain honen oinarrian, 60ko hamarkadan zehar Loiolako Herri Irratiaren artxiborako Jose Mari Iriondok batez ere bildutako grabaketak aurkitzen ditugu. Horiei esker dasta ditzakegu gaur egun Laja, Epelde, Zabaleta, Sakabi, Auntxa, Kataolatza, Arbe, Maltzeta eta abarren benetako erromeria distiratsuen zapore gozo eta liluragarria. Etorri zen lekutik etorri zela, lur oparoa aurkitu zuen hemen Infernuko Hauspo miresgarriak. Disko hau, Urolako bailara eta, horren luzapenaz, Euskal Herri osoa festaren ilusioaz bete duten gure trikitilari herrikoi horiei merezitako omenaldi sutsua da, baita haien errepertorioak grabatu eta betirako jaso dituzten horiekiko errekonozimendu zintzoa ere, gure herri kulturaren transmisiorako hain garrantzitsua den ondasuna urrez eta erruz osatzen lagundu dutelako. Imuntzo: trikitiak Beloki: ahotsa, panderoa, koilarak, kriskitinak Jimmy Arrabit: txinatar kaxa, trikitiaren maleta, botila, tinbalen kaxa Esme eta Gotzone Sestorain: irrintziak 2003ko abuztuan Elkar estudioan Jean Phocasek grabatu eta nahastua. Argazkiak: Ander Gillenea Diseinua: Juanma Aramendi --------------------------- 1.- Urak haundi 2.- Zirrikitu 3.- Zozo beltza 4.- Sena 5.- Txundigarri 6.- Juliana 7.- Zabaleta 8.- Goitabe 9.- Zorabiyue 10.- Neurriz 11.- Azken gabe 12.- Pagausoa 13.- Gutarrak 14.- Muñobide 15.- Helduiok 16.- Urrategi 17.- Kolpeka 18.- Heldu arratsian 19.- Montetxio 20.- Txantxetan 21.- Boggie boggie 22.- Hirukurutzeta 23.- Karakate


IMUNTZO ETA BELOKI
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria