LAIN

LAIN
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Musikaren mundua, beste mundu guztiak bezala, beti dago eboluzioan, etengabeko eraldaketan, energiaren modura.

Publiko berria gehitzen doan heinean, talde berriak ere agertzen doaz jendartera, elkarren beharrak eraginda segur aski. Bien arteko komunikazio-moduak aldatu egin dira, kontsumo-erak ugaritu, baina musikaren izpiak betiko moduan iristen dira entzuleengana,emozioaren bidez.

LAIN taldeak, adin kontuagatik, ez dauka iragan luzerik, baina halere, etorkizun oparoa iragartzen dioten hainbat berezitasun eta ahalmen baditu bere baitan, sekretu bat bezala gordeta; oso denbora gutxian, bat-batean eta zergatik jakin gabe, publiko gaztearen barru-barruan sartu da.

Duela urte eta erdi, Lor taldearen Zure doinua kantuaren bertsio batek aurkeztu zuen LAIN gurean.

Youtubeko bertsio horrek, ia 275.000 sarrera izan ditu dagoeneko; sarean gertatu den euskal musikako kantarik barreiatuena dela esan daiteke, beraz. Egia esan, bene-benetako agerpena izan da, samurra eta sentimenduz betea, oso une fina sortzen duen interpretazio bikaina. LAINen musika ere horrelakoa da: benetakoa, sentibera, freskoa eta bizia, bere publikoaren bihotzaren modukoa, etorkizun aren fedeaz gainezka.

Taldearen estreinako diskoa, aurrekoaren ondorio logikoa da. Sortzailea izateaz gain, talde langilea ere bada, eta berehala, arrasto onari heltzen jakin dute.

Hamahiru kantuen artean, bi bertsio ageri dira. Horietako bat, jakina, Zure doinua; bestea, Mikel Laboaren Haika mutil abestiarena, kantagintza berriaren eragilerik garrantzitsuenari halako omenaldia eta esker ona eskaini asmoz. Beste kanta guztiek beren sinadura daramate, beroak bezain gardenak baitira, kolore biziz josiak, mundu berriari parez pare zabalduak.


LAIN
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.





 
Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria