KEN ZAZPI
ORTZEMUGAK BEGIETAN
Prentsa bulegoa
entzun
POP-ROCK
Erosi: 18,50 €
 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083845
Erreferentzia: CD008
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Zaila da jakitea zehazki non datzan KEN ZAZPI talde arrakastatsuaren sekretua. Horrelako taldeek, seguru asko, musikaren tentsioak eta energiak erabiliz, emozioaren dianaren erdian jotzen asmatu egiten dute, sentipenezko unibertso ukiezin baina funtsezko bat eskainiz. Horrelakoek, seguru asko, maitasunari eta bizitzari buruzko historia mamitsuak letuz, musika moldaketa distiratsu bezain sendoz baliatzen dira, gutizia melodikoak eta sentsazio bizigarriak han-hemenka barreiatzeko.

Ken Zazpi taldearen ibilbidea kantu ahaltsuz eta historia zaporetsuz betea dago.

Milurteko berriak ekarritako taldea izanik, etorkizunean ezartzen ditu begi-niniak eta iturri emankor baten gisan, beti ur freskoa dario, gardena eta garbia, euskal gazteria bihotz egarrituarentzat.

Hasiera-hasieratik, publiko zabalari eskaintzeko, esku artean zerbait garrantzitsua zeukala sumatu izan du taldeak, eta orretan erabateko uste osoa jarri du. Bere kultura, ingurua, hizkuntza eta euskal gazteriaren sentimenduekin hartutako onpromisoaren ildoa urratzen joan da Gernikako taldea. Ideia horien zabalkundearen zerbitzuan jartzen ditu musikarako zituen dohain handiak, harrigarriak, sendoak eta liluraz beteak.

Ortzemugak begietan, dena dela, disko berezia da. Batetik, lurreko diskoetako esentziak jasotzen ditu; Ken Zazpi taldeak berezko dituen estilo eta ezaugarri musikaletan ahalegin aparta jarri du. Bestetik, zeruertzaren (ortzemuga) metafora erabiliz, itxaropen eta ilusiozko mundu argi batera hurbiltzen gaitu, hark gure begietan bizitza berri baten irudipena isla dezan. Diskoa entzundakoan, azkenean, zeruertz (ortzemuga) infinituaren aurrean soilik izaten diren askatasun sentsazioak sortzen zaizkigu barru-barrutik, bizkortasunaren, energiaren eta baikortasunaren ortzadarraz tindaturik.

2007an argitaratu zen Argiak diskoaren modura, oraingo honetan ere Rafa Sardinaren presentzia ezinbesteko gertatu da diskoak duen soinu orekatua eta dinamikoa lortzeko.

Ken Zazpiren Ortzemugak begietan honek, beste aro baten atarian kokatzen gaitu eta, enpatia handiarekin, izugarrizko konfiantza transmititzen digu, bere abestien altzoan, babesa eta beroa ez ezik, egunero sortzen zaizkigun erronkak gainditzeko adorea ere topa dezagun.
 
1996: Taldearen proiektuaren hastapena. Bi eta bat kanta Ken
Zazpi izenpean argitaratu zuten bilduma batean (Aurtengo gorakada)
2001: Atzo da bihar (CD)
2003: Bidean (CD)
2005: Gelditu denbora (CD)
2007: Argiak (CD)
2009: Ken Zazpi urtez zuzenean (CD/DVD)
2010: Ortzemugak begietan (CD)

KEN ZAZPI
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 

  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria