LAUROBA
IGLU BAT BASAMORTUAN
Prentsa bulegoa
entzun

 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2012
Erreferentzia: F2ED4CDA-F34C-B841-93145D12087FB34C
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia

Harrigarria izango litzateke basamortuetako dunen atzean, gamelu talde baten pasabidean, iglu bat ikustea. Edo Ipar poloko izotz iraunkorren artean, hondartzako hamaka eta eguzkitakoa aurkitzea.


Baina bizitza, kontrakoen indarrean oinarritzen da, izate handiago baten bi alde balira bezala, osagarriak baina aurkakoak. Unibertsoa mugiarazten duten ahalak indargeak dira euren kontrakoekin alderatzen ez badira, beraien osagarriekin lehian ez badaude. Bizitzea, azken batean, kontrakoen arteko borroka etengabea da.

Gaua-eguna, maitasuna-gorrotoa, itsasoa-lehorra, tentsioa-lasaitasuna, zerua-lurra, hotza-beroa, bakardadea-konpainia, negarra-barrea, bizitza-heriotza… Musika nota batek ere, argi ñirñirak itzaletan bezala, isiltasunen parean aurkitzen du bere dirdira. Ederki daki hori guztia LAUROBAk, kontrasteen arteko orekan energia-sorburu amaigabea topatu duen taldeak.

Iker eta Haritz Lauroba anaiek sortu zuten taldea 2004.ean, Utikan eta Hamaika bide taldeak (Ikerren aurreko musika taldeak) utzi ondoren. 2005ean maketa batekin aurkeztu zuten taldea, hurrengo urtean Donostiako Pop-Rock lehiaketa irabazi zuten eta, orain arte, bi disko argitaratu dituzte, zein baino zein sendoago eta emankorrago. Iglu bat basamortuan dugu euren azken lana, denen artean aurrerakoiena eta harridura gehiena sortzen duena, kontrastatuena eta osatuena, aldi berean.

Kanta gozoak eta biziak konposatzeko erakutsi duten sena da euren “labela”. Harmonia zainduaren gainean eta instrumentazio bizigarriak lagunduta, ahotsaren beroak erabat harrapatzen gaitu, soiltasunaren indarraren eraginez. Horrela iristen zaizkigu euren historiak, erreketako urak itsasora iristen diren bezala, gozoa eta gazia nahasiz, korronteak eta mareak elkarren artean talka eginez, une mamitsua, errepikaezina eta miresgarria sortzeko.

Disko berriaren grabaketa Pottoko estudioetan egin du taldeak, Fredy Pelaezen laguntza teknikoarekin. Fredyk berak ere parte hartu du grabaketan, akordeoia eta Hammond organoaren interpretazioarekin. Ezinbestekoa suertatu da Fredyren lana, dena ondo ateratzeko. Diskoa kolore anitzekoa da: rock, pop, power-pop… gitarren eta erritmo sailaren arteko kontraste zaporetsuak, une oro, kanta bizien eta zoragarrien zerbitzuan jarrita


LAUROBA
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 

  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria