BATZUEN ARTEAN
ESAN OZENKI RECORDS 1991 - 2011
Prentsa bulegoa
entzun

 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2011
Erreferentzia: F97A086F-988F-EFA8-1D09D9A683316827
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Orain dela hogei urte argitaratu genuen Gure jarrera, diskogintza-ekoizpenaren abentura independentea. Garai baten hasiera baino zerbait gehiago izan zen, gure bizitzak erabat aldatu zituen. Zigilu independenteen arloan nola jokatu ikusteko garaian, bi erreferentzia argi zeuden, kasu bakoitzean eragile-talde banarekin; Dischord-Minor Threat-Ian Mackaye eta Alternative Tentacles-Dead Kennedys-Jello Biafra taldeek Esan Ozenki atera zuten, Negu Gorriak taldearen diskogintzako zigilua. Hortik aurrera, gure diskoen salmentatik ateratako irabaziak, estiloa edozein izanda ere, euskaraz argitaratuko zuten taldeei laguntzeko inbertitu genituen. Hamar urtean berrehun erreferentzia argitaratu genituen; gero, Metak etxeak eta Kontrakalea zigiluak hartu zuten lekukoa, eta bost urtean beste ehun erreferentzia inguru kaleratu zituzten. Gaur egun, zenbait gauza berreskuratu eta gogora ekarriz, energia sortzaile hura goraipatzea dagokigu, garai bateko testuinguru sozio-kultural berezi baten elementu eraldatzaile gisa.

Fermin Muguruza (musikaria, musika-ekoizlea eta dokumentalista, Esan Ozenkiko zuzendaria)

1991. Nirvana taldeak “Nevermind” albumarekin izugarrizko arrakasta lortu zuen urte berean, Esan Ozenki proposamen berri batekin etorri zitzaigun: intentzio onen aldarrikapen soilak utzi, eta diskoetxe independente bat sortzea. Esan Ozenkik eredu bat sortu zuen, gauzak egiteko beste era bat; Dischord zigiluaren gisakoei jarraitu zieten, zer egin, nola egin eta zergatik egin galderei erantzun bateratua eman behar zaiela adieraziz.

Xavier Cervantes (ARA egunkariko musika-kazetaria)

Esan Ozenki-Metak milaka gazteren zigilu nagusia izan zen, haien disko bakoitzarekin hazten joateko aukera izan genuen. Hori guztia ez ezik, azken hamarkadetako euskal rockaren bilakaera ulertzeko ezinbesteko erreferentzia izan da. Arriskatuz, eta beti etorkizunari begira, Esan Ozenkiren katalogoa, 1990. urte inguruan bizi izan zen eklosio estilistikoaren adierazgarria da; besteak beste, orduan sortu ziren heavy, hip hop, posthardcore, thrash o noise pop estiloetako hainbat talde. Bestalde, Euskal Herrian egiten zen rock giroan euskarari leku berezia eman zioten. Esan Ozenki hainbat gauzaren adierazle da: sinesgarritasuna, sortzaile-sena, autogestioa eta errespetua.

Jon Eskisabel (BERRIA egunkariko kazetaria)

Disko apur batzuk saltzearren, hainbat zigilu independentek diskoetxe handien moldeak imitatu bazituzten ere, Esan Ozenkik arrakasta nabarmena lortu zuen, ia-ia ezkutuko bideak erabilita. Ez zen hori bakarrik izan, garai hartako beste inork ez zituen hain errespetu handiz tratatu artistak. Gaur egun, oraindik ere, adierazten dudanean, Esan Ozenkik irabaziak erdiz erdi banatzen zituela diskoetxearen eta taldearen artean, jendeak harridura eta sinesgogortasun aurpegiak ipintzen dizkit. Izan ere, zigilu irundarra gauza asko izan zen, baina Esan Ozenkik, arrazoibide sakonak eskaintzen jarraitzen du.

Roberto Herreros (LADINAMOko kide eta La 2 MAPA SONORO saioko edukien koordinatzailea)

Batzuen artean
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 

  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria