JEAN BORDAXAR - JEAN NOËL PINQUE - JEAN PIERRE LURO - ROBERT LARRANDABURU
ZUZENEAN - EN CONCERT
Prentsa bulegoa
entzun

Aurkezpen deialdia
Erosi: 13,50 €
 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083630
Erreferentzia: KD-838
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Zuberoarantz, ekialderantz bidaian goazenean, sekretu iraunkor eta bizigarri baterantz hurbiltzen ari garen sentsazioa areagotu egiten da gugan. Orografía bera ere, ikuskizun ederra da, begientzat bezala, arimarentzat: Orhi, Auñamendi, Ahüzki... bailara enigmatikoak, arbolen irudi magiko bezain sendoa, goiko bortuetatik behera osasunez beteak jaisten diren errekak eta ibaietako uraren gardena, natura hurbila, biziaren iturria... Behin horren erdian kokaturik, iraunkortasunez beteriko izpiritu baketsu bat sumatzen dugu, tradizioaren indarra eta gordelekurik ziurrena: kantua.

Jean Bordaxar, Jean Noel Pinque, Jean Pierre Luro eta Robert Larrandaburu xiberotar kantariek, tradizioaren transmisioaren garrantzia odolean eta eztarrian harturik, xiberotar irudi errotu bezain oparoa barreiatzen dute.

Honako disko berriari behaturik, hainbat balore eta dohain nabarmendu behar ditugu:
• Jean Bordaxarrek berak konposaturiko hainbat kantore berri aurkezten dira, betiere, kantu tradizionala errespetatuz. Sorkuntza berria bada ere, gaur egungoa, tradiziozko kantoreekin batera ederki nahasten da, sen berekoak direla ikusten da.

• Kantu zaharren harmonizazio berriak, aspaldiko kantuen nortasuna aberastu baino ez du egiten.

• Diskoaren soinua zuzenean jaso da, Usurbilgo Sutegi Auditorioan 2009ko abenduaren 12an erregistratua. Estudioko teknologian ia oinarritu gabe, modu natural bat, adierazkorra eta indartsua antzematen da xiberotar laukotearen emaitzan. Grabaketaren zintzotasunak azaleratzen du horien kantatzeko manera zuzena eta bihotzekoa.

• Berezitasunik handiena, beharbada polifoniaren ideia da. A capella estiloan kantatzean kantarien bozaren kalitatea agerian dago. Disko honetan lau solista ageri dira. Ez da oso ohikoa a capellako kantu tradizionalean lau ahotsetan kantatzen ikustea. Horrek sekulako prestaketa eta entsegu-lana behar baitu. Goiko bozak, apalak eta tartekoak ontsa konbinatzeko eta ezkontzeko disko honetan burutu den esfortzuak onurak ekarri dizkio errepertorio honetako kantuen izpirituari.

Jean Bordaxar dugu taldeko zuzendaria eta kantu berri guztien konposatzailea; taldeak zuzenean eskaintzen duen errepertorioko harmonizazioaren arduraduna ere bada. Arrokiagan 1959. urtean sorturik, orain Maulen bizi da, sei pastoraletan parte hartu du aktore edo dantzari gisa, beste bi pastoral oso idatzi ditu: Telesforo Monzon pastorala (Larrainen 2011.ean emango da) eta Jose Mendiague pastorala (Arrokiagan 2012. urtean eskainiko da). Beste hainbat pastoraletako kantuak idatzi ditu (Sohuta, Maule, Arrokiaga, Barkoxe), baita zenbait ikusgarrirentzat ere (Aitzina Pika, Aidez Aire, Nola bizi hala kanta…); era berean, hainbat musika taldetako partaidea izan da (Kantiruki, Kriolinak…). Gaur egun, zuberotar kultur elkarte zenbaitetan ere parte hartzen du (Aitzindariak, Sohu?tako Ikastola...). Bi disko grabatu ditu orain arte: Adiskideer (1999), Aitzina (2003). Oraingo hau hirugarrena du, laukotearekin Usurbilen zuzenean erregistraturiko kontzertua. Xiberotar dantzak eta jauziak ere erakusten ditu astero Mauleko Urrats Berriak elkartean.

Taldeko beste partaideekin batera 1998. urtean elkarrekin zuzenean kantatzen hasi ziren, denboraren poderioz eredu berri bat eta berezko hatz bat ezarri dute xiberotar kantuaren etorkizunerako; sortuz eta transmitituz, kantuen indarraz, xiberotar kultura ere indartuko den segurantzarekin.

JEAN-PIERRE LURO
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

JEAN BORDAXAR

Zuberoako kantagintzari molde berriak ekarri dizkio Jean Bordaxarrek, tradizioaren eta modernotasunaren artekoak. A capella-ko kantu zaharren ondarean hezia da Bordaxar, baina hala ere kanpora lehio bat zabaldu nahi izan du, Zuberoako egungo dinamikaren erakusteko. Horren fruitu da Adiskideer, orain arte kaleratu duen lehen diskoa. Horrez gain, Zuberoako kantari handi guztiek bezala, pastoraletarako musika ere egin du Bordaxarrek (Agirre presidenta).

ROBERT LARRANDABURU
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

JEAN-NOEL PINQUE
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 
Diskografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria