GARIKOITZ MENDIZABAL eta AITOR FURUNDARENA
ARNASAK
Prentsa bulegoa
entzun

Aurkezpen deialdia
Erosi: 15,95 €
 
 
Datu teknikoak
Urtea: 2010
Barra kodea: 8436007083807
Erreferentzia: KD-839
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Diskografia
Arnasa izaki bizidunen funtzio nagusienetakoa da, oinarrizkoena, nahiz ikustezin eta ukiezin izan. Bizitzara jaiotzen garenean, horixe da gizakiok bizirik irauteko egiten dugun lehen gauza. Hortik aurrera, hil arte gure bizi-erritmoak markatuko dituen hatsaren konpasean murgiltzen gara, bizitza bera melodia bat balitz bezala eta gu interpretatzaileak.

Arnasa, bestalde, izpiritua ere ba da, arimaren eta etorriaren indar eragilea, harmonia eta orekaren iturria.

Gure kasu honetan, Arnasak lan honek, oso modu sotil bezain eder eta adierazgarrian, bi tresna eta tresna-jotzaileren arteko uztarketa esanguratsua islatzen du. Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek, esku-soinua eta txistua elkarren artean osatuz, maila handiko konposizioak aurkezten dizkigute, patxada, alaitasuna, hausnarketa eta dantzagarritasuna bertako sustraietatik izaera unibertsalera barreiatzen direnak.

Soinuaren arnas horizontala eta txistuaren arnasketa bertikala gurutzatzen diren puntu horixe dugu disko honen liluraren sorburua, lan garbi bezain iradokitzaile honen bihotza, arnasa herri doinu bilakatzen duen gako miresgarria.

GARIKOITZ MENDIZABAL
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.

AITOR FURUNDARENA
Biografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.



 
Diskografiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria