Azala
Erreseina
Aurkezpeneko argazk.
Hemeroteka
Autorearen argazkiak
Biografia
Bibliografia
Elkarrizketa
Irudiak
Bideoak/Musika
Aurkezpen deialdia
PAGOTXA Prentsa bulegoa
KUPELA Postaz bidali Pdf-a kargatu Inprimatu
     
 
Erreseina

KUPELA  dugu aspalditik erromeriaren errege. Epelde & Larrañaga izenpean hasi zirenetik, eskainitako ehunka zuzenekoetan, hala nola burutu dituzten 5 disko borobiletan ere, grazia eta nortasun berezia erakusten jakin dute euskal musika herrikoiari aire berrizale freskoa ekarriz.

Zaila da beren sekretua berbetan desleitzea baina, ziurrenik, beren musikaren, irudiaren eta jarreraren artean nonbait gorderik dago.

Bizia eta zuzena, alaia eta adierazkortasunez betea, Kupelaren musikari herri txikiaren zaporea dario, non bertsoa, trikia, erritmo dantzagarriak eta doinu erakargarrien artean, ahots jator bezain atsegina nagusitzen den.
   
Bestalde, irudi naturala dute, artifiziorik gabea eta, batez ere, auzokoa eta hurbila den heinean, ikaragarri sinesgarria. Kupelak sentitzen duena sentitzen duen moduan kantatzen du, ziur bezain zintzo, festa giroko gauaren epela kantagai bilakatuz.
   
Jarrerari gagozkiola, azkenik, egiten duen horretaz gozatzen duenaren jarrera topatzen dugu haiengan, beti ezustearen eta motibazioaren bila gogotsu, beti bizitzaren une gozoetan bereziki erreparatuz. Horrek, ezinbestean, ingurua baikortasunez kutsatzen du.
   
Pagotxa izeneko azken disko honetan ere berriro asmatzen dute beren publiko zabalaren gustuarekin eta sentsibilitatearekin. Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek konposatutako 14 kanta berri aurkezten dira, mundu handiari begira landuak, libreak, gaurkoak, baina berezko identitatea eta sustraiak mantendurik. “Extra” moduan, “Kupela” kanta sonatuaren bertsio remix dantzagarri bat dakar, promozio-bideokliparen irudi sugerikor batzuek lagundurik.
 
     



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria