SELECT art.izenburua, art.egilea, "" as irudia_art, prod.irudia as irudia_prod, art.egilea as taldea, egilea, boza_diska, prod.irudia_haundia, bkodea, albistea, art.mota, prod.izenburua2_eus as izenburua2 FROM produktuak prod, artikuluak_oihuka art WHERE prod.bkodea = '934.ZC527' AND prod.bkodea = art.kodea AND prod.erakutsi=true



JARE Prentsa bulegoa
ITXAROPENAREN%20ERTZEAN posta bidali Pdf-a kargatu inprimatu
Hemeroteka
Promozio argazkiak
Elkarrizketa
Aurkezpen deialdia
     
 
Erreseina

Berriro ere, euskal rockaren emaitza paregabe batekin gatozkizue. Orain arte arakatu gabeko zokoak aurkitzeko argi distiratsua sumatzen da gure inguruan. Argi hori Jare (libre) da, euskaraz kantatutako rockaren patente berria, mota guztietako musikazaleentzat egokia; ziur gaude laster batean talde arrakastatsuen zerrendan goren mailan ikusiko ditugula.

Hard rocka, pop musika eta rock alternatiboaren artean kokatu beharko genuke talde hau. Iturrien bila hastekotan, gure herrian hain ezagunak egin diren Urtz edo Ken Zazpi taldeetara jo beharko genuke.

Esperientzia eta gaztetasuna biak daude proiektu honetan. Horren ideia 2010eko amaieran sortu zen Mikel eta Gorka Bizar (Idi Bihotz eta Flyn’Freak ohiak) anaien ekimenez. Zazpi disko eta seirehun baino kontzertu gehiagotan parte hartu izan dute. Horiekin batera belaunaldi berriko musikari paregabeak daude: Jagoba Ormaetxea eta Iñigo Benito (Autostereo), eta Kepa de Miguel. Boskotea hainbat alor lantzeko asmoz dator: errepika gogoraerrazak, eskema harmoniko zoragarriak, eta kutsu positiboa darien letra konprometituak; hori guztia Askatasuna ikurtzat hartuta, eta bizitzako berezko balio natural gisa ulertuta.

Osagai horiekin guztiekin taldeak Itxaropenaren ertzean maisulana kaleratuko du (Oihuka-Elkar, 2011), hamaika abestiz osatutako bilduma. Xehetasun guztiak ongi zaindu dira, eta izen entzutetsuen kolaborazioa ere bai: Ainhoa Cantalapiedra (OT2) Ilargi berria abestian eta Alex Sardui (Gatibu) Itxaropenaren ertzean kantuan. Hori gutxi balitz, Gauak eman didana abestian, hiru euskal kirolari famatuk hartu dute parte: Jose Luis Korta, Patxi Usobiaga eta Marino Lejarreta. Bestalde, aipatzekoa da Xalbadorren heriotzean kantuaren bertsio modernoa.

Jare taldekoek Euskal Herriko rockaren barruan beste urrats bat eman nahi izan dute, betiko moldea albo batera utzi, eta hainbat generoren bat-egitea eskaini nahi izan digute, entzule guztiei atsegin izango zaiena. Soiltasuna, bizitasuna, dotoretasuna dario kantu bakoitzari, Itxaropenaren ertzean diskoa freskotasunez gainezka ipini arte; melodiazko ostadarra, Haritz Harreguy ekoizlearen zuzendaritzapean moldatua. Rock abesti biziak, tarteko erritmoak eta balada ederrak, denentzako lekua dago; azken horietan nabarmen azaleratzen da Mikelen ahots gozoa, askatasunari kantari, gitarra multzo baten erdi-erdian, maisu handien legean. Benetako paradisu musikala guztiontzat.
 
     



  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria