Prentsa bulegoa
entzun
LAIDA
LAIDA
Erosi : 18,95 €

Datu teknikoak
Urtea: 2005
 

HAIZE OIHALAK

PELLO RAMIREZ
  • Informazio orokorra
  • Diskografia
  • Bibliografia
Haize oihalak bere lehen diskoa duzu. Konposizio, moldakuntza eta interpetazio lan borobil honetan Pello Ramirez-ek, pianoa, celloa eta akordeoiaren urrezko hariak erabiliz, bere musikaren zetazko oihalak etorri handiz josten ditu: hamalau pieza aske airearen laztangarri. Juantxo Zeberio eta Alberto Aranburu-ren laguntzak piano zenbaiten interpretazioan, hala nola ekoizpen artistiko asmatuak ere, ahalik eta erarik zuzenekoenean grabatzeko aukera erreztu dute. Sonidoa, azkenik, gardena eta sosegatua duzu, hauskor bezain intentsoa eta, era berean ikaragarri espresiboa. Haize oihalak haize bolada askea eta garbiaren tankerakoa da, purifikagarria, liluratzen gaituen musika ezinbestekoa. 2004ko abuztuan ELKAR estudioan grabatua eta abenduan nahastua.


PELLO RAMIREZ

Pello Ramirez (Ordizia-1966), akordeoi zein violoncello jotzailea, gure musikaren eskenako musikaririk estimatu eta errekerituenetakoa izateaz gain (Benito Lertxundi, Niko Etxart, Pier Paul Berzaitz, Dulce Pontes, Olatz Zugasti, Mikel Urdangarin, Xabier Lete, Iñaki Salvador, ...), bere lanetan ederki islatzen duen moduan, konposatzaile handia ere bada, zotila bezain dotorea, sakona bezain sujerikorra.





Atal honetako edukiak laister izango dituzu eskuragarri.
Barkatu eragozpenak.


 





  • norgara
  • albisteak
  • prentsa
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria