Ikasketa-prozesu orotan ageri diren oinarrizko gaitasunak lantzea helburu duten hamar koadernoz osatutako programa da ADI! Bertan lantzen diren trebetasunekin, ikasketa-prozesuak egituratzeko ikasleak behar dituen gaitasunak lortuko ditu. Modu sinplean esateko, adimena bizkortzeko programa honekin, "ezagutza fabrikatzeko" beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko laguntza eman nahi dugu. Bost lan-alor lantzen dira: pertzepzio bisuala, orientazioa espazioan, arrazoiketa logikoa, hitzezko hizkuntza eta hizkuntza matematikoa.
Koaderno bakoitza ez dago estuki lotuta ikasmaila zehatz bati; nahiz eta gure gomendioa kontuan hartzekoa izan, garrantzitsua da ikasle bakoitzari behar duen koadernoa ematea, bere egoera kognitibo partikularrari dagokiona, bere ikasmaila edozein dela ere. Erreferentzia gisa bada ere, honako hauek dira eskola-maila estandar gomendatuak:
3. eta 4. koadernoak: Lehen Hezkuntza, 1. maila.
5. eta 6. koadernoak: Lehen Hezkuntza, 2. maila.
7. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 3. maila.
8. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 4. maila.
9. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 5. maila.
10. koadernoa: Lehen Hezkuntza, 6. maila.
