Lehen Hezkuntzako TXANELA PROIEKTUAREN hirugarren eta laugarren mailetako matematikako ikasmaterialarekin integraturik diseinatu da programa hau. Morgan antzara eta Xarpa katua CD-ROMeko jokoetan zehar azaltzen dira jokoen aurkezpenak eginez eta azalpenak emanez, haurra animatuz edota zirikatuz, eta, aldi berean, jokoko protagonisa bihurtuz.
CD-ROMeko 11 jokoak hauek dira:
- Aritmetika (Piramidea, Arrautzak, Kalez kale)
- Geometria (Piraten uhartea, Tangram-a, Kuboen kuboa)
- Logika (Abaraska, Meatzariak)
- Neurri sistemak (Magnitudeak, Tiki-taka ordularia, Maritxuren denda)
Helburua haurrak bere mailari dagokion ikasturte-amaierako festa (LH 3. maila edo 4. maila) antolatzen da. Horretarako, CD-ROMeko jokoetan jardunez, termometro-pantaila bateko argitxoak pizten saiatu behar du haurrak.