(CD-ROM) PIRRITX ETA PORROTX 1 - FAMILIAK MILAKOLORE
BATZUEN ARTEAN
Informazio orokorra
Bi CD-ROM dira, “Familiak milakolore” proiektuaren barruan kokatzen direnak.
Bi erabilera dituzte CD-ROM hauek. Bata ludikoa da, haurren entretenigarri, etxeko ordenagailuan jolas egin dezaten, bideoa eta ipuinak ikusi eta entzun ditzaten.
Baina horrekin batera, helburu pedagogikoa doa. Jolas eginez ikasten baitu haurrak. Eta CDROM hauetan, proiektu osoan bezala, gaur egun dauden familia eredu anitzak, maitasunak lotzen dituena, ukitzen dira. Alde horretatik, CD-ROM hauek etxean nahiz eskolan erabil
daitezke.
CD-ROM bakoitzak elementu hauek ditu:
1. Bideo bat (familia eredu anitzak eskolan) eta bideoklip bana (Mari Motots eta Maite Zaitut),
2. 3 ipuin bizidun, liburuetako istorioekin.
- Familiak milakolore 1 CD-ROMean: Arrantzan. Herriko postariak. Gorka konpontzailea.
- Familiak milakolore 2 CD-ROMean CDan: Nerearen argazki-albuma. Tiderrekin tea hartzen. Agur, Pakito!
3. Jokoak (margotzekoak, labirintoak, puzzleak, memoria-jokoa eta idazketa-txokoa).
4. Musika. 8 kanta aukeran ematen ditu, jolastu edo ipuinak edo bideoa ikusi bitartean entzuteko.