Prentsa bulegoa
Hemeroteka
Erosi : 13,00 €

[ Datu teknikoak ]
ISBN: 978-84-8331-688-7
Urtea: 2000

ATZERRIKO ETA EUSKAL HERRIKO POLIZI ELEBERRIA
GOTZON GARATE
  • Informazio orokorra
Aspalditik euskal polizia eleberriaz liburu bat idaztekotan nenbilen. Idazten hasi nintzenean, ni bizi naizen Deustu Unibertsitateko liburutegira jo nuen.

Ez nuen polizia eleberriari buruzko liburu askorik aurkitu. Polizia eleberri banaka batzuk bai. Eleberri mota hori aztertzeko libururik, ordea, ia bat ere ez.

Ez nuen inola ere etsi. Zer egin behar nuen banekien. New Yorken udan lan egin. Horrela egin nuen. New Yorkeko Bronx-en dagoen Fordham Unibertsitatean gai honi lotuak dauden ehunka liburu aurkitu nuen.

Beraz, New Yorken urtero-urtero egiten ditudan egonaldietan burutu dut liburu hau. Beste liburu guztiei bezala, ordea, honi ere azken orrazketak Euskal Herriko baserrietan eman dizkiot.

Saiatu ere, bai neure eleberrietan eta bai neure teoria lanetan, euskaraz ongi idazten saiatu izan naiz beti.

Hogeita hamabi urtean nabil zazpi probintzietako baserrietan. Egonaldi horien lehendabiziko asmo eta helburu euskaraz ongi idaztea izan dut. Hots, alde batetik hutsik ez egitea eta bestetik euskara aberatsa, bikaina, zaulia egitea.

Lan honetan pasarte batzuk ingelesez eman ditut. Ingelesez ez dakitenek ezertxo ere gal ez dezaten, baina, pasarte horien mamia euskaraz ere azaldu dut. Pasarteok euskaraz esandakoaren froga dira.




  • nortzuk
  • nobedadeak
  • prentsa
  • katalogoa
  • Irakaslearen gunea
  • irakurgaiak
  • Hiztegiak