2075. urtean gaude. Said eta Xeila neba-arreben ordenagailuaren pantailan berri harrigarri bat agertu da: "Landare berri iraultzaile bat sortu da, SL-1 superlaborea, eta beronek konponduko ditu munduko janari arazo guztiak". Handik pixka batera, beste datu berri bat azaldu da pantailan: "Landare munstro batek Argentinako Pampa suntsitu du". Said eta Xeila bi berri horien artean loturarik ba ote dagoen aurkitzen saiatuko dira, eta Izurri berdea-rekin topatuko dira.