EUSKARA-INGELESA / INGELESA-EUSKARA HIZTEGIA
GORKA AULESTIA / LINDA WHITE
Informazio orokorra
Elhuyar dictionary/hiztegia argitaratu dute Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak, elkarlanean, eta
34.000 sarrera eta azpisarrera, 50.000 adiera eta 12.000 adibidetik gora jasotzen ditu. Euskararen,
gaztelaniaren eta frantsesaren ondoren, euskal gizartearen ‘laugarren hizkuntza’ ingelesa dugula esan
dezakegu, eta badakigu komunikazio-hizkuntza garrantzitsua dela gaur egun hainbat alorretan.
Horrenbestez, euskara-ingelesa hiztegiak ezinbesteko tresna dira, euskara eta ingelesa aurrez aurreko
harremanean jarri nahi badira. Hiztegi honen bidez, Elhuyar Fundazioak eta Elkar argitaletxeak alor
horretan dagoen aukera ugaritu eta hobetu nahi izan dute. Hiztegi hau tresna baliagarria da irakasle eta
ikasleentzat, bai eta hizkuntzak lantzen edo hizkuntzekin lanean diharduten profesionalentzat ere.
Elixabete Etxeberria aritu da hiztegi honen zuzendari-lanetan, hiztegiaren diseinuaz Antton Gurrutxaga
arduratu da, aholkulari eta zuzentzaile Antton Garikano eta Sarah J. Turtle izan dira, eta Irati Bereau,
Aiora Jaka, eta Sahats Ugartetxea izan dira erredaktoreak.
Hiztegi honen xehetasun guztiak datorren ostiralean, irailak 14, goizeko 11:00etan emango dira
Donostiako Udal Liburutegian (Konstituzio plaza, z/g) egingo den aurkezpenean. Ekitaldian, Itziar
Nogeras Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusia, Olatz Osa Elkar argitaletxeko zuzendaria eta hiztegiaren
egileak izango dira.