1. mailako ikaslearen liburuarekin loturiko irakurgaien liburu honetan hainbat testu mota daude txertatuta, haurrek ikasturtean zehar tipologia horren inguruko behaketa, hausnarketa eta zenbaitetan ekoizpen-lana egin dezaten. Honako testu mota hauek jasotzen dira: bertsoak, olerkiak, abestiak, ipuin laburrak, azalpen-testuak, berriak eta erreportaje laburrak, igarkizunak, hitz jokoak, instrukzio testuak (errezetak, jolasteko arauak…).