TXANELA - 1. MAILA - MUSIKA 1. ABESTIAK 1 (CD)
BATZUEN ARTEAN
Informazio orokorra
TXANELAko ikasmaterialaren barruan txertatuta dago musika-arloko audio hau. 1. mailako ikasle-irakasleei zuzenduta dago, gelan lantzeko nahiz etxerako balio dezakeelarik. Hemen dauden abestiak Ikaslearen liburu globalizatuan, Irakurgaiak liburuan eta Irakaslearen Gidaliburuan txertatuta daude. Musikaren munduan osoki murgiltzen lagundu nahi zaio haurrari material hau dela medio. Honako atal hauek lantzen ditu:
- Tradiziozko abestiak: kultur ondareaz baliatu eta horri eusten ahalegintzeko.
- Gaiarekin lotutako abestiak: kantuaren bidez gaia errazago eta sakonago jasotzeko.
- Jolaserako abestiak: haurrek euskaraz dantza eta jolas eginez musikaren erritmoan murgiltzeko.