Prentsa bulegoa
Hemeroteka
BESTE ZENBAIT
BESTELAKOAK
Erosi : 13,30 €

[ Datu teknikoak ]
ISBN: 978-84-9783-705-7
Urtea: 2009

IMANOL URBIETA - NIRE IBILBIDE PEDAGOGIKOA (LIBURUA + CDa)
IMANOL URBIETA
  • Informazio orokorra
Imanol Urbieta (Zarautz, Gipuzkoa, 1934) musikari eta pedagogoa da.

Urbietak musika munduan lan ugari egin du eta euskal kantagintzan ezaguna da. Haurrentzako hainbat bilduma argitaratu ditu eta horietako asko euskarazko irakaskuntzaren hastapenetan garrantzitsuak eta erreferentzialak izan ziren. Izan ere, euskarazko irakaskuntza hobetzen eta dinamizatzen aritu da urte luzez Urbieta.

Antton Abbadia saria jaso zuen Imanol Urbietak 2007an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. Liburu hau sari horren barruko ekimena da. Filosofia eta musika ikastetak eginak ditu, baina beti herri mugimenduekin, euskararekin eta euskal kulturarekin izan du lotura.

Zarauzko ikastolako irakasle izan zen lehen urteetan, eta, ondoren, musika eskola sortu zuen; gero, Hernanin eta Donostian ere sortu zituen antzekoak.
 
Musikak haurren hezkuntzan garrantzi handia du Urbietaren iduriko, eta, ondorioz, bere ahalegin handienetakoa izan da arlo hori irakaskuntzan txertatzea. Baina ez musika bera ikasteko helburu soilaz, baizik eta musika ikasketa orokorreko tresna gisa txertatzeko xedez.
 
Ildo horretatik, haurrentzako kanta ugari egin ditu, musika ikasteko eta irakasteko metodoak plazaratu, eta pedagogia arloko disko eta liburu asko argitaratu ditu.
 
Hauexek dira CDak biltzen dituen kantak: 
 
1. Xirula mirula kantari
2. Marigorringo 
3. Txiki, txiki, txikia
4. Oihu bat entzun da
5. Mac Mikel
6. Euskera oi euskera
7. Bakartxo
8. Txabi
9. Txoria nintzela
10. Bubu, mesie!
11. Irati mendian
12. Diguli digule
13. Atoz, maiteño
14. A guni guni
15. Kraskitinak kraskitin
16. Bakarrik eta libre
17. Dantzan egin nahi dut
18. Urbiako pottokak
19. Behin betiko
20. Trikitilariak





  • nortzuk
  • nobedadeak
  • prentsa
  • katalogoa
  • Irakaslearen gunea
  • irakurgaiak
  • Hiztegiak