Prentsa bulegoa
Hemeroteka
Erosi : 16,70 €

[ Datu teknikoak ]
ISBN: 978-84-9783-269-4
Urtea: 2005

EUSKAL GAZTE LITERATURAREN ANTOLOGIA
XABIER ETXANIZ ERLE
  • Informazio orokorra
Azken urte hauetan asko aldatu da euskal haur- eta gazte-literatura; orain inoiz baino liburu gehiago argitaratzen da, eta kalitatean ere irabaziz goaz urtetik urtera.

Xabier Etxaniz Erlek bi helburu nagusirekin osatu ditu euskal haur-literaturaren eta gazte-literaturaren bi antologia hauek; batetik, euskal haur- eta gazte-literatura modernoaren egoera erakutsi nahi du, gaurko egile adierazgarrienak eta horien obren laginak ezagutaraziz.

Eta bestetik, bertan agertzen diren idazlanen zatiak irakurrita, liburuak osorik irakurtzeko gonbita luzatu nahi dio irakurleari, eta egileen gainerako lanak ezagutzera animatu ere bai.

Gazte-literaturaren antologian 23 idazle eta 43 libururen zatiak agertzen dira. Gainera, egile bakoitzaren berri ematen du, haren bibliografia eta biografia txiki baten bidez.

Haur-literaturaren antologian 27 idazle eta 56 libururen zatiak agertzen dira, eta hemen ere egile bakoitzaren bibliografia eta biografia labur bat datoz.

Marrazkilarien lana ere jaso nahi izan du Xabier Etxaniz Erlek bi antologia hauetan. Aipagarria da marrazkilariek azken urteotan egin duten lana; ilustrazioa Euskal Herrian bilakaera sendoa izan du, eta euskal marrazkilariak, idazleak bezala, kalitate handia lortu dute.




  • nortzuk
  • nobedadeak
  • prentsa
  • katalogoa
  • Irakaslearen gunea
  • irakurgaiak
  • Hiztegiak