Prentsa bulegoa
Hemeroteka
BIOGRAFIAK
GAZTE LITERAT.
Erosi : 10,30 €

[ Datu teknikoak ]
ISBN: 978-84-8331-385-5
Orrialde kopurua: 32
Neurriak: 18 X 12,5
Urtea: 1998

FRIDA KAHLO
ANA IRIGOIEN
  • Informazio orokorra
Bizitza gutxi ezagutzen dira, honetan bezainbat elkartzen direnak pasioa, oinazea eta artea. Kontatzen hasita, ipuin bat dirudi, asmazioa, hain harrigarriak baitira Frida Kahlori gertatutakoak. Hemezortzi urte zituela istripu latz bat eduki zuen, bizitza osoan igeltsuzko kortseetan sarturik eduki zuena, mila arazo eta ebakuntza ekarri zizkiona, eta bere norabidea aldatu zuena: ikasketak alde batera utzi eta, ohetik mugitu ezinik zegoela, ohe gainean jarritako ispiluari begira autoerretratuak pintatzen hasi zen. Geroztik, Kahloren bizitza eta artea eskutik lotuta joango dira bere bizialdi osoan. Bizitza aberatsa, guztiz: maitasuna, politika, bidaiak, munduko artista eta politiko garrantzitsuekiko harremanak... Hori dena topatzen dugu beti gaixo baina beti bizi-grinaz beterik ibili zen pintore miragarri honen biografian, eta hori guztia jasotzen du Ana Irigoienek idatzitako biografia honek.







  • nortzuk
  • nobedadeak
  • prentsa
  • katalogoa
  • Irakaslearen gunea
  • irakurgaiak
  • Hiztegiak