Ikas prozesu osoa euskaraz burutuko bada, irakasle eta ikastetxe prestatuez gainera, behar-beharrezkoa da ikasmaterial egokia gure hizkuntzan eskaintzea. Helburu horri begira ari da aspaldidanik Elkar argitaletxea, eta 1989. urtetik Gipuzkoako Ikastolen Elkartearekin elkarlanean prestatzen eta argitaratzen ditu derrigorrezko eskolaldirako oinarrizko materialak. Ikasketa-mailaren arabera, hiru proiektu nagusitan banatzen da gure lana:
Urtxintxa (
haur-hezkuntzarako),
Txanela (
lehen hezkuntzarako) eta
Ostadar (
DBHrako). Horrez gainera, hainbat material osagarri ere plazaratzen dugu, hala nola mapak eta
kartografia-liburuak,
hiztegiak eta
atlasak,
kontsulta liburuak eta beste zenbait.