Txanela proiektuaren ezaugarri orokorrak
 
 

TXANELA PROIEKTUKO EZAUGARRI OROKORRAK

 

TXANELA proiektua Derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Helburu bikoitza du: batetik, Lehen Hezkuntzaren oinarriak eta edukiak finkatzea, eta bestetik, bi etapen arteko zubi-lana egitea. Lehen Hezkuntza etapa zabala izanik (6-12 urte), eta ziklo bakoitzak zeregin jakin bat duenez hezkuntza-prozesuan, horien arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum-eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmoarekin sortu da.

Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuaren hainbat ezaugarri gordetzeaz gainera, haurren garapena sustatzeko elementu berriak eskaintzen ditu. Honako hauek dira TXANELA proiektuaren ezaugarri nagusiak:

 
Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua

- Gaitasunen garapenean oinarritua

- Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena

- Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena

- Aniztasuna errespetatzen duena

- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

 
Euskal Herri osorako egina

- Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena

- Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena

- Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen dioena

- Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten duena

 
Diseinu bateratu eta eraginkorra

- Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua

- Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena

- Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea

- Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua

 
Zehar lerroak

- Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza

- Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza

- Osasun hezkuntza

- Kontsumorako hezkuntza

- Gizarte-komunikabide hezkuntza

- Bide-Hezkuntza

 
Irizpide metodologikoak

- Globalizazioa

- Ikuspegi eraikitzailea

- Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin

- Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin

- Gurasoekiko harremanak bideratzeko proposamenekin

 

> Informazio gehiagorako, jo ezazu irakaslearen Gida Didaktikora.