Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) enpresaren babesarekin eta ELKAR argitaletxearen laguntzarekin, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz,
XVI. IGARTZA LITERATURA SORKUNTZAKO BEKA sortu du idazle berrientzat. Bekak 6.000 euroko diru-laguntza izango du, ondorengo oinarrien arabera:
1. Deialdi honetara, narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez litezke, jatorrizkoak eta euskaraz sortuak, beren zatiren bat edota osotasuna inon argitaratu gabea dutenak, sarituak izan ez direnak eta beste inondik moldatuak ez direnak.
2. Deialdian edonork parte har lezake, baina, egile berrientzat bideratua dela kontuan hartuta, bi baldintza hauek bete beharko dira: Lana entregatzean 35 urte bete gabe izatea eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ez izatea. Bi baldintza horien muga, proiektuak jasotzeko unekoa (2013-06-30a) da. Sari hau behin irabazi duen idazlea ezingo da berriz aurkeztu.
3. Partehartzaile bakoitzak, ondorengoak aurkeztu behar ditu, posta elektronikoaz atxikitako dokumentuetan:
a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, 2-4 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.
c) Egilearen izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua. (Egileei buruzko informazioa Udalak gordeko du erabakia hartu arte, eta epaimahaikoak ez dute jakingo haien berri).
4. Proiektuak, 2013ko ekainaren 30a arte bidal litezke helbide honetara:
kultura@beasain.net