Lezamako Udalak eta
Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Neurria Makinako moldez, Din-A4 formatuan eta tarte bikoitza utzita, gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
Nola aurkeztu Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.
Nora bidali Idazlanak helbide honetara igorriko dira:
Lezamako Udala – Mikel Zarate Saria Aretxalde, 1
48196 Lezama
Epeak Lanak hartzeko azken eguna 2013ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2013ko maiatzaren 31 izango da.
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute Leire Bilbao Barruetabeña
Miren Agur Meabe Plaza
Xabier Mendiguren Elizegi
Saria Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Argitaratzea Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik zortzi hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Saritu gabeko idazlanak Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.
Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:
Lezamako Udala:
liburutegia@lezama.org edo 944556126
Elkar argitaletxea:
liburuak@elkar.com edo 943310267