Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 10,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7529-474-2
Orrialde kopurua: 192
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1989

PERU LEARTZAKO

TXILLARDEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Peru Leartzak bere bizitzaren xehetasunak ematen dizkigu liburu honetan eta asko irakurri baino lehen konturatzen gara asperdura eta larrimina direla Peruren bidaiakide bizitzako bidean. Asperdura eta nazka lantegian, ezina eta larrimina ingurukoekin dituen harremanetan. Peru ez da bizitza azaletik urratzearekin ase sentitzen, baditu kezka sakonak, bilatu nahi ditu arrazoi ezkutuak... baina aldi berean hutsik sentitzen da, ez dio zentzurik bilatzen bere bizitzari... Loterian jasotzen duen sariak bizikera aldatzeko abagunea eskainiko dio. Hala eta guztiz, Peruk ez du larriminak eta egonezinak alde batera uzterik izango: hiltzera eta bizitzera kondenatua dagoela sentituz jarraituko du.


TXILLARDEGI
Jose Luis Alvarez Enparantza, "Txillardegi", Donostian jaio zen 1929an eta 2012ko urtarrilaren 14an hil zen  hiri berdinean. Bilbon Ingeniaritza ikasketak egin ondoren, Linguistikan lizentziatu zen Parisen, eta Californian fonetika eta fonologia ikasi zituen. EHUko irakasle izan ondoren, katedratiko emeritoa izan zen.

Bere produkzio ugaria hiru ataletan sailkatzen da: euskarari eta bere gramatikari buruzko liburuak, eleberriak eta saiakera politikoak. Leturiaren egunkari ezkutua, 1957an argitaratua, mugarritzat jotzen da euskal literaturan. Elsa Scheelen nobelak Txomin Agirre Saria jaso zuen. Senataria izan zen Madrilgo Kongresuan.


(2007)
(2005)
(2004)
(2000)
(1999)
(1998)
(1989)
(1989)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa