KARLOS LINAZASORO IZAGIRRE
Karlos Linazasoro (Tolosa, 1962). Euskal Filologian lizentziatua. Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Idazle nekaezina; ipuingintza eta poesia dira gehien landu dituen generoak. 2001. urtean "Euskadi Saria" irabazi zuen, haur eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinarekin.
Bere lanen artean:
Udazkeneko karabana erratua (1991, Elkar);
Walter Sismoley Eliseoko zelaietan (2000, Elkar);
Entzungailua (2002, Elkar);
Lau ipuin Matteomigliar (2005, Elkar);
Bestiarioa, Hilerrikoiak (2006, Elkar);
Etzi (2007, Elkar);
Zein beste mundukoa (2008, Elkar),
Urperatze handia (2009, Elkar) eta
Hamazazpikotan (2010, Elkar).