Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 10,75 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-481-1
Orrialde kopurua: 128
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1995

LANGOSTA BATEN INGURUAN

TELESFORO MONZON
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Arrasto nabarmena utzi du Telesforo Monzon politikoak Euskal Herriko historian; aski ezagunak dira, halaber, haren beste alderdi kultural batzuk ere: poeta gerra bukatu berritan, antzerkigile Iparraldeko aldian, kantu ospetsuen hitzen egile azken urteetan, hizlari bipil beti ere. Ez da horren ezaguna, ordea, Monzon prosagilea, hitz lauzko artikulu bikainen egilea. Estilo berezi bat sortu zuen: intelektualismo guztietatik ihesi, pasadizo xumeetatik abiatuz eta lehenengo pertsonan, maisutasun handiz nahasten zituen gogoeta, istorio, deskribapen eta abarrak, gertakizun pertsonalari eredu unibertsalaren balioa emanez. Alderdi aldizkari klandestinoan 1948-1961 bitartean idatzitako artikuluek kontalari aparta zela erakusten digute, eta horietatik egin dugu aukera, literatur balio handia izateaz gainera ageri-agerian uzten baitituzte egilearen ezaugarriak ere, batzuk denen ezagunak, hala nola bere abertzaletasun eta kristautasun sakona, eta beste batzuk topikotik haratago doazenak: umore finez jantzitako gizona, bizitzaren alderdi alaienak bilatzen dituena, jauntxoaren dotorezia eta baserritarraren lakarra uztartzen dakiena. Sintesi bat da Monzonen euskara ere: etxeko bizkaiera, gaztetan landutako gipuzkera eta bizilekuan ikasitako lapurtera naturaltasun handiz nahasten ditu, egungo euskara batura ekartzeko batere arazorik sortu ez duen idazkera aldi berean erraz eta jantzian. Kolde Izagirrek egindako antologia honen bitartez, erdi ahantzitako prosagile handi bat jartzen dugu gaurko euskal irakurleen eskuetan. Badakigu ez dela alferrik izanen.


TELESFORO MONZON
(Bergara, 1904-Baiona, 1981) Euskal Herriko XX. mendeko giltzarri eta funtsezko gizona izan dugu. Bergarako Olaso torrean jaioa, Madrila jo zuen Zuzenbide ikasketak egitera. Abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna aurkitu zituen etxetik urruti. Euskal Herrira itzulita, Tolosa ondoko Urkizun egon zen bere etxeko euskara hobetzen. Euzko Alderdi Jeltzalean sarturik, Errepublika garaian GBBko lehendakari izan zen, herriz herriko mitinetan hizlari eta Madrilgo parlamentuan diputatu. 1936ko gerran, Eusko Jaurlaritza sortu berrian Gobernazioko ministro izendatu zuen Jose Antonio Agirrek. Gerra galduta, Frantziara jo zuen, eta naziak sartutakoan Mexikora. Han argitaratu zuen, 1945ean, gerraosteko lehenengo euskal liburua: Urrundik, bake oroi poema-bilduma. Ipar Euskal Herrira itzuli zen gero eta Gudarien eginak (1947) bigarren olerki-sorta plazaratu Baionan. Donibane Lohitzunen finkatu zen eta guztiz errotu Lapurdiko euskal gizartean. Antzerki ugari idatzi zituen: Menditarrak, Hazparneko anderea eta beste. Zenbait desadostasun zirela-eta utzi egin zuen Jaurlaritzako bere kargua 1952an, eta alderdiarekin ere izan zituen tirabirak. Iparraldean ETAko gazteak agertzen hasi zirelarik haiekiko harremanetan hasi zen, eta errefuxiatuen babeserako Anai Artea elkartea sortu zuen, Larzabal eta Arregirekin batean. 1977an itzuli zen Hego Euskal Herrira; geroxeago Herri Batasunako sortzaileetakoa izan zen, diputatu, eta espetxea ere ezagutu behar izan zuen bere bizitzako azken aldian.


(1995)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa