Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 12,90 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7917-608-2
Orrialde kopurua: 180
Neurriak: 21 X 12,5
Urtea: 1996

HAIZE KONTRA

PATXI ITURREGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Itsasoa izan da betidanik literaturako iturri oparoenetakoa; gure letretan ere ez dira falta arrantzale-giroko istorioak, baina horien aldean berria da Patxi Iturregik dakarkiguna: merkataritzako nabigazioan mundu zabaleko portuetan dabiltzan marinelak edo itsasbazter urrunetan galdutako petroliontziak, esaterako. Giro erakargarri horren atzean, berriz, gizon-emakumeek gorpuzturiko istorio samin eta indartsuak kontatzen dizkigu egileak: andrazko bat gizonezkoen ontzi batera igo zenekoa, aspaldi ikusi gabeko marinelaren aurrean familiak sentitzen dituen gazi-gozoak, antzinako piraten gorabeherak eta itsasertzeko biztanleen larriminak. Mareak bezala, pixkanaka baina ezinbestez harrapatuko du irakurlea narrazio hauetako giro berezi eta trinkoak, bere prosa dotore eta jori bezain zehatzak.


PATXI ITURREGI
Laudion jaio zen 1952an. Nautika ikasi zuen Portugaleten eta ozeanoetan barrena ibili zen zenbait urtez. Gaur egun, jaioterrian bizi da eta bertako euskaltegiko irakaslea da, baina kresalaren usaina ez da desagertu bere bizitzatik.


(2003)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa