Gotzon Garate Goihartzun (Elgoibar, 1934-Bilbo, 2008). Josulaguna. Filosofian doktore Madrilen, teologian lizentziatua Innsbrucken, filologia erromanikoan ere lizentziatua Deustun; Euskal Filologia ikasketak abiarazi zituen Deustuko Unibertsitatean. Hainbat hizkuntza ikasi zuen, baina euskarari eman zizkion bere onenak: saiakerak idatzi zituen (marxismoaren ingurukoak hasiera batean, eta euskal hizkuntza eta literaturari buruzkoak gero); lexikografian ahaztu ezinezkoa da Atsotitzak bilduma handia; eta horiez gain dozenatik gora kronika, ipuin-bilduma eta eleberri, polizi nobelak batik bat, hala nola:
Esku leuna, Goizuetako ezkongaiak, Elizondoko eskutitzak, Izurri berria, Alaba,
India harrigarria, Zakurra zeure laguna.