Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 15,50 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-063-2
Orrialde kopurua: 172
Neurriak: 21 X 12,5
Urtea: 1998

TENTAZIOAK

JASONE OSORO IGARTUA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak; betidanikoa, eta aldi berean guztiz berria, egunero deskubritzen duguna, ustekabean bere sareetan harrapatzen gaituena. Patxi Ezkiagak hitzaurrean dioen legez, idazle gazte honen istorioak bizitzaren arriskuez, zirraraz, misterioz eta ahalbidez gainezka daude (...) konfesaezinak zaizkigun gure ezkutuko irudien aurrean, unetxo batez bederen, jar gaitezen. Idazkera, berriz, arina eta jostalaria du; hizkuntza erraz eta gozoa darabil, baina aldi berean landua, esan nahi duena zehatz esateko balio diona; sujerentzia erabiltzen du uneoro Jasone Osorok, erdi-esanak eta esan gabe ulertu behar direnak; badu malezi punttu bat, badu erotismo ukitu bat ere pasarte askotan, irakurlea aztoratu edo erakarriko duena. Oharkabean pasatzen dira sarritan idazle berrien lehen obrak. Zinez uste eta espero dugu kasu honetan ez dela halakorik gertatuko, liburuaren kalitateak eta gaiaren interesak jendearen arreta erakarriko dutela. Esaera zahar batek dioen moduan, bertan erortzeko omen dira tentazioak. On egin diezazuela erorketak.


JASONE OSORO IGARTUA
Jasone Osoro (Elgoibar, 1971). Kazetaria da lanbidez. Prentsan eta telebistan lan egin du. Literaturan bi ipuin liburu idatzi ditu: Tentazioak eta Korapiloak. Nobela bat: Greta. Biografia bat: Isadora Duncan. Eta gazte-literaturan bi nobela: Jara eta Jara Bartzelonan.


(2009)
(2003)
(2001)
(1998)
(1998)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa