Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi ePub: 4,70 €


Datu teknikoak
ISBN (ePub): 9788497838498
ISBN (MobiPocket):
Orrialde kopurua: 180
Neurriak: 21 x 12,5
Urtea: 1999

BAI. .. BAINA EZ

LAURA MINTEGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Maitasunezko historia bat da Bai... baina ez, maitasun samurra eta aldi berean izugarria, guztiz goxoa batetik baina benetan lazgarria bestetik. Gizon heldu, zakar eta zatar bat ezagutuko dugu (Franz), neska gazte, ero samar eta xalo bat (Rosa), alaba umezurtzarekiko amodioa muturreraino eramaten duen gizonezkoa (Paco)... Edertasuna eta itsustasuna eskutik helduta doaz historia honetan, baina beharbada maitasunezko harreman guztietan agertzen dira bi muturrak, gorentasunak eta miseriak. Laura Mintegik inolako moralkeriarik gabe kontatzen digu bere istorioa, pertsonaiak bere barrenetik ulertuz eta maitatuz, haien drama oso-osoan erakusteko, irakurleari biziarazteko. Estiloa ere asmo horrekin bat datorrena hautatu du egileak: idazkera patxadatsu eta arina, egunerokotasunaren erritmoa duena, kaleko elkarrizketen presentzia nabarmenarekin, gu geu ere obraren partaide eta lekuko bihurtuz hartara.


LAURA MINTEGI
Lizarran jaio zen 1955ean, baina Venezuelan bi urte eman ondoren, familia Bilbora joan eta bertan bizi izan zen 1973 arte. Ordutik aurrera, Algortan bizi da. Euskara Bilbon ikasi zuen 17 urte zituela. Deustuko Unibertsitatean Historia lizentziatura egin zuen 1978 urtean, eta Psikologia doktoretza 1999an burutu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Portugaleteko ikastolan euskara eta filosofia irakasten hasi eta gutxira, Nigeriara joan zen urtebetez, Rivers State-ko gobernadorearen aholkulari pedagogiko gisa. 1981tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean dihardu, Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasle. Anaitasuna aldizkariko partaide izan zen, desagertu arte, Ttua-ttua literatur aldizkaria sortu eta zuzendu zuen, Joanes Urkijorekin batera. Hainbat aldizkari, egunkari eta irratitan kolaboratu izan du, eta hitzaldi, mahai-inguru eta kongresu ugaritan (131, 1982-99an) hartu izan du parte. Narrazio laburrak argitaratu zituen 1983 urtean eta, horren geroztik, lau nobela argitaratu ditu. Idazgintza eta irakaskintzatik aparte, beste zenbait taldetan ere hartu izan du parte, intentsitate ezberdinez, hala nola, Lankidetzarako Euskal Fondoa, Amaiurko Quetzal Agiria, Herrien Eskubideetarako Liga, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal PEN kluba eta Euskararen Unibertsoan. Jasotako sariak: 1983an Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa, 1982an Kirikino Sarian finalista, 1983an Santurtziko Ipuin Lehiaketan finalista, 1985ean Azkue XI Nobela Saria eta 2000an COPE Literatur Saria, ibilbide literarioari eskainia.


(1999)
(1991)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa