Galdakaon jaioa 1973an, Soziologian lizentziatua da, Enpresa Zientzietan diplomatua eta itzultzailea Labayru Ikastegian. Itzulpengintza literarioko eskolak ematen ditu, eta literatur tailerrak. Literatura Unibertsala sailean
Peter Pan itzuli du, baita Shakespeareren sonetoetan oinarritutako
Love antzerki obra ere ingelesetik. Telebistako gidoilari lanetan aritu da. Ipuin bilduma kolektiboetan hartu du parte, eta bi nobela idatzi ditu:
Connemara gure bihotzetan, Zazpi Kale Saria lortu zuena 2001ean, eta
Han gotik itsasoa ikusten da. Komunikabide askotan idazten du.