Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 14,85 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-8331-919-2
Orrialde kopurua: 176
Neurriak: 21,5 x 14
Urtea: 2002

ZAKURRA, ZEURE LAGUNA

GOTZON GARATE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Zakurrenganako maitasunez eta haien ohoretan idatzia da liburu hau. Izan ere, txikitatik izan ditu Gotzon Garatek zakurrak inguruan, baita orain ere, Deustuko Unibertsitatean; Euskal Herriko zazpi probintzietako baserrietan egiten dituen egonaldietan ere ez du sekula txakur baten edo gehiagoren laguntza faltako. Zakurrekiko harreman luze horren emaitza da Zakurra, zeure laguna, era askotako berri eta pasadizoak biltzen dituen obra zabala. Txakurren ezaugarri orokorrak, haien ohiturak, heziketarako aholkuak eta beste hainbat jakingarri ematen dizkigu egileak, batetik, eta egiazko gertaera ugari kontatu, bestetik, hainbat gairen inguruan: txakurrak gizakion laguntzaile eta salbatzaile izan diren kasuak, txakurren borrokak eta arriskuak, beste animalia batzuekin izaten dituzten gorabeherak... Garatek ohi duen hizkuntza gozo, arin eta aberatsean idatzitako liburu berri hau gustagarri egingo zaie, ziur, zakurrak maite dituzten guztiei, baita gizakion espezieak izan duen lagunik zahar eta leialena ezagutu nahi dutenei ere. On egin.


GOTZON GARATE
Gotzon Garate Goihartzun (Elgoibar, 1934-Bilbo, 2008). Josulaguna. Filosofian doktore Madrilen, teologian lizentziatua Innsbrucken, filologia erromanikoan ere lizentziatua Deustun; Euskal Filologia ikasketak abiarazi zituen Deustuko Unibertsitatean. Hainbat hizkuntza ikasi zuen, baina euskarari eman zizkion bere onenak: saiakerak idatzi zituen (marxismoaren ingurukoak hasiera batean, eta euskal hizkuntza eta literaturari buruzkoak gero); lexikografian ahaztu ezinezkoa da Atsotitzak bilduma handia; eta horiez gain dozenatik gora kronika, ipuin-bilduma eta eleberri, polizi nobelak batik bat, hala nola: Esku leuna, Goizuetako ezkongaiak, Elizondoko eskutitzak, Izurri berria, Alaba, India harrigarria, Zakurra zeure laguna.


(2002)
(2001)
(2000)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1989)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa