Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 17,25 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-030-0
Orrialde kopurua: 184
Neurriak: 21,5x14
Urtea: 2003

BEHI EROAK

PATXI ITURREGI
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
1996an kaleratu zuen bere lehenengo liburua, itsas giroko kontakizunez osaturiko Haize kontra ipuin-bilduma. Liburu hark literaturaren maitaleen artean sortu zuen mirespenaren ondoren, asko ziren bigarren emaitza baten zain zeudenak. Behi eroak honekin, berriz, itsasotik lehorrera egin du Patxi Iturregik, barkua utzi eta hirian sartu, jakinik hau ere ozeanoa bezain leku zabal eta misteriotsua dela, mila norabide dituena eta mapa ziurrik ez. Era guztietakoak dira bilduma honetako hamabi ipuinak. Deskribaturiko giroetan berdin topatuko dituzu drogaren mundu marjinala eta hiriko oligarkia harroa, musikazale modernoak nahiz baserritarrak, klase ertain eta erdipurdikoenetik pasatuta; tonuan seriotik barregarrira dabil idazlea, hitz erdikako iradokizuna nahiago duen arren; estiloan, berriz, noiz arin eta jostalari, noiz mantso eta dotore, beti ipuinari egokiturik. Dozena bat ipuin eta beste hainbat mundu, beraz, egilearen abilezia erakusten digutenak, bai gizakion bihotz barnera begiratzeko, bai gizarteko barruti eta gorabehera desberdinei antzemateko. Eta irakurketak uzten duen atseginaren atzean galdera bat, agian, gure bizimoduaren zentzugabeaz, bizitzaren beraren absurdoaz.


PATXI ITURREGI
Laudion jaio zen 1952an. Nautika ikasi zuen Portugaleten eta ozeanoetan barrena ibili zen zenbait urtez. Gaur egun, jaioterrian bizi da eta bertako euskaltegiko irakaslea da, baina kresalaren usaina ez da desagertu bere bizitzatik.


(2006)
(2003)
(1996)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa