Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 17,60 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-059-1
Orrialde kopurua: 192
Neurriak: 21,5X14
Urtea: 2003

MANILA KONEXIOA

JON ARRETXE
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Ibon Artabe eta bere laguntzaile Etxebe ez dira Sherlock Holmes eta Watson doktorea, antzekoagoak dituzte zinema eta literaturaren historiako detektiberik xelebreenak: Clouseau inspektorea, Cruchot brigadierra, Torrente polizia ohia, Gadget, Maxwell Smart super-agentea… Desagerketa misteriotsu bat argitu behar dute Artabek eta Etxebek, eta hiriko zoko-mokoak arakatzen ibiliko dira horretarako. Arraza, lanbide eta jite guztietako jendea topatuko dute bilaketa ero horretan, zein baino zein bitxiagoak, baina gure lagunek tinko eutsiko diote beti bere langintzari, nahiz eta begien aurrekoari ere ez antzik eman. Eleberri beltz, lotsagabe eta gore samar batekin datorkigu Jon Arretxe, lehendik ere bai bere bidaia-kronikekin bai gazteen bizimoduari buruzko kontakizunekin arrakasta itzela lortutako egilea. Betiko dohainak aurkituko dizkiogu hemen ere Arretxeri: idazkera argi eta zuzena, erritmo bizia, umore etengabea… Horiez gainera, pertsonaia bakoitzari dagozkion hizkera eta ezaugarriak sortzeko abilezia eta argumentuaren hari guztiak maisuki josteko trebezia aitortu behar.


JON ARRETXE
Jon Arretxe (Basauri, 1963) Bidaietako kronika eta fikzioen egile moduan eman zen ezagutzera: Tubabu, Tuparen seme-alabak, Ekialdeko mamuak, Griot, Zazpi kolore, Urrezko triangelua, Oroituz; umorezko lanak ere idatzi ditu: Ostegunak, Ostiralak, Larunbatak; baita eleberri beltzak ere, dela umore kutsukoak: Manila konexioa, Kleopatra, dela bidaietan oinarrituak: Morto Vivace, Fatum, Xahmaran.


(2008)
(2007)
(2005)
(2004)
(2003)
(2002)
(2001)
(2001)
(2000)
(1999)
(1999)
(1999)
(1998)
(1998)
(1998)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa