Azpeitian jaioa 1974an, Fisika eta Filosofia ikasi ditu. 1999an "Donostia Hiria" saria lortu zuen, eta handik aurrera sariak eta liburuak multiplikatu egin dira bere bizitzan: Igartza literatur beka, CAF-Elhuyar Dibulgazio Saria, eta garrantzitsuena, Gazte Literaturako Euskadi Saria 2003an. Biografia idatzi du (
Leonardo da Vinci), saiakerak (
Erraldoi herrena), eta baita helduentzako literatura ere, hala nola
Gloria Mundi nobela eta
Suminaren estrategia ere. Bere jakinduria zientifikoa asko erabiltzen du testu literarioak aberasteko.