Prentsa bulegoa
Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi: 14,00 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-9783-513-8
Urtea: 2007

ZU BEZAIN AHUL

KARMELE JAIO EIGUREN
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Berekoiak izatea bezain berezkoa dute gizon-emakumeek bata besteaz arduratzea, nolabaiteko enpatia sentitzea; eta bi sentimendu horien arteko konbinazio eta joko amaiezinek taxutzen dute giza harremanen mapa zabal bezain konplexua. Guraso zaharrekiko erlazio mingotsak, seme-alaba txikienganako maitasun-loturak, senar-emazteen ohikotasunetik asperdurara bitarteko muga lausoa, maitaleen arteko xantaiak eta menpekotasunak, aspaldi ikusi gabeko horren itzulerak sortzen digun durduzamendua...

Ipuingintzara itzuli da Karmele Jaio, eleberrietan ere bere trebezia erakutsi ondoren. Hamabost istorio dakarzkigu orain, kontakizun zuzen eta iradokorren bitartez, amodioaren ahulguneak nabarmenduz; arlo horretan nor ez da ahula baina?



KARMELE JAIO EIGUREN
Karmele Jaio (Gasteiz, 1970) kazetaria da ikasketaz eta lanbidez. Literaturan, bi ipuin bilduma kaleratu ditu orain arte: Hamabost zauri (2004) eta Zu bezain ahul (2007), eta eleberri bat, Amaren eskuak (2006)


(2009)
(2007)
(2006)
(2004)


  • nortzuk
  • nobedadeak
  • katalogoa
  • ebooka
  • albisteak
  • agenda
  • prentsa
  • bekak
  • material osagarria
  • zerbitzueditimg
Elkar Fundazioa